Archivo de la categoría: LAB Irakaskuntza

Sexu heziketa gida buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola komunitatearentzat

LAB Irakaskuntzatik Sexu Heziketari buruzko gida bat egin dugu Haur eta Lehen Hezkuntzako umeekin sexualitatea lantzeko. «Sexualitate askatzaileak iruten» dinamikaren barruan, eta sexu heziketa txiki txikitatik landu beharrekoa dela-eta, hezkuntzako ziklo guztietarako gida eta material zehatzak sortzea dugu helburu. Gida hau Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak kontuan hartzen ditu, eta irakasle, hezitzaile, begirale, guraso, edo eta ikasleekin esku-hartzea duen edonori zuzenduta dago.

Informazioa hemen duzu eta gida hemen eskuratu ahal duzu.

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! Manifestaciones este sabado

EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba eta mobilizazio fase batean barneratuak gaude LAB, ELA eta Steilas sindikatuak.

Larunbat honetan, maiatzak 20, familiei gure aldarrikapenekin bat egin dezaten eskatzen diegu eta parte har dezaten eguerdian hiru hiriburutan egingo diren manifestazioetan. Izan ere aspaldian pairatzen ditugun murrizketa neurriek eta lege inposizioek haien seme eta alabei zuzenki eragiten die ere.

BILBO 12:00tan Jesusen Bihotza
DONOSTIA 12:00tan Alderdi Eder
GASTEIZ 12:00tan Bilbo plaza

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker aldez aurretik.

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!