Kalean zein lanean, euskaraz askatasunean

LAB sindikatuak betidanik egin du euskararen aldeko apustua. Zentzu honetan bi norabide finkatu ditu, alde batetik lan mundua euskalduntzeari begira urratsak ematea eta bestetik sindikatuaren abenduak-3webfuntzionamendua ere euskara hutsean egin dadin neurriak hartzea. Azken helburu honi begira eta euskararen erabilera sustatzeko, hobemahaiak izeneko ekimena martxan dago sindikatuko hainbat egoitzetan.
LAB sindikaturen barne euskalduntze planaren baitan, Hobemahaiak izeneko ekimena jarri da abian zenbait egoitzetan, besteak beste Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Basaurin. Hobemahai horietan euskara sustatzeko konpromisoak hartu dituzte eta Euskararen Nazioarteko egunaren atarian, euskararen aldeko konpromisoa tinkoa dela berretsi dute.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *