“Aldaketa sozialerako, independentzia” aldarrikatuko du LABek aurtengo Diadan

LAB sindikatuak bere babesa erakutsi nahi dio Kataluniari eta hartu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko bideari. Gure etorkizunaz erabakitzeko antzerako ariketa, burujabetza prozesu sozial eta aldebakarrekoaren bidez egindakoa, nahiko genuke Euskal Herrirako ere, eta horretan ari gara lanean. Diada egunean, astelehenean, LABek deialdi propioa egingo du, eta egoitzetan elkarretaratzeak egingo ditu. Jarraitu “Aldaketa sozialerako, independentzia” aldarrikatuko du LABek aurtengo Diadan irakurtzen

Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko

Mila Amurrio, Helena Franco, Pedro Ibarra, Petxo Idoiaga, Ane Larrinaga, Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia eta Ramón Zallo UPV/EHUko irakasleek eta Garbiñe Aranburu (LAB),  Biktor Galarza (Hiru), Alazne Intxauspe (Etxalde), Txiki Muñoz (ELA), Txejo Ortega (Esk) eta  Ana Pérez (Steilas) sindikatuetako ordezkariek sinatzen dute.

Euskal gehiengo sindikalaren ordezkariek eta unibertsitateko irakasle-talde batek manifestu bat sinatzeko deia egin dugu http://www.activism.com plataforman, urriaren 1eko Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko, U-1ekin BAT lelopean (Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko/ Apoyo al referéndum de Catalunya).

Manifestuan adierazi dugu erakunde katalan hautatuek legitimitate demokratikoa dutela Kataluniako herriak erabaki dezan, berariazko erabakiaren bidez, «Katalunia errepublika moduan Estatu independentea izatea» nahi duen ala ez. Demokrazia batean herriaren norakoa herri burujabearen esku uztea bezalako une gorenik ez da, eta eliteen jokoa eteten da erabaki popularraren aldiari lotzean. Aurrekari hurbilak ditugu Quebec eta Eskoziako galdeketak. Jarraitu Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko irakurtzen

LABek eta ELAk aldebakarreko burujabetza prozesu sozial baten alde egiten dugu

Garbiñe Aranburu eta Txiki Muñoz, LAB eta ELAko idazkari nagusiek, burujabetza prozesua bultzatzeko bi sindikatuek egiten duten irakurketa eta hartuko dituzten konpromisoak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu dute. Aranbururen esanetan “erabakitzeko eskubidea dugun herria gara, baina herrien eta langileen erabakitzeko eskubidea ukatzen duen estatu antidemokratiko baten parte ere bagara. Aurrera egin nahi badugu beraz Euskal Herriak bere burujabetza prozesua diseinatu behar du eta zentzu honetan, ELA eta LABek, gure ekarpena egin nahi dugu”. Jarraitu LABek eta ELAk aldebakarreko burujabetza prozesu sozial baten alde egiten dugu irakurtzen

LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du

Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak gaur goizeko 8:00etarako El Dueso espetxearen aurrean deituta zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak dakarren gehiegikeria eta babesgabetasuna azaleratzen du honen Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainiako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratikoa besterik ez du erakusten.  Jarraitu LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du irakurtzen

Doktore berriak kontratatzeko deialdia

Uztailaren 13ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen “doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte, doktore berriak kontratatzeko deialdia. Kontratu hauek “predok” eta “postdok” kontratuen arteko zubi-kontratuak dira, eta aurtengo apirila arte deialdia irekia egoten zen etengabe, baina Unibertsitateak horretarako diru-partida amaituta zegoela esanez, deialdia itxi zuen. Jarraitu Doktore berriak kontratatzeko deialdia irakurtzen

EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du

Lan Poltsen araudi eta Eginkizunen Esleipen eta Zerbitzu Betekizunen akordio berriak

UPV/EHUko zuzendaritza kudeaketa arazoez baliatzen da zerbitzu betekizunen, eginkizunen esleipenen eta lan poltsen funtzionamendua eta konfigurazioa aldatzea proposatzeko. Ez da lehen aldia aitzakia hau erabiltzen duela behin-behineko lan-kontratudun langileen edo funtzionario interinoen eta laboral finkoen edo karreradun funtzionarioen eskubideak eta itxaropenak murrizteko. Jarraitu EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du irakurtzen