2019-2023rako LABen ardatzak Irakasle-Ikertzaileen kolektiboan

UPV/EHUk Euskal gizartearen premiei erantzun behar die, Euskal Herriak bere etorkizuna eraikitzeko tresnarik garrantzitsuenetako bat delako. Pribatizazioa, elitismoa eta lehiakortasun basatia nagusitzen ari diren garai honetan, euskal herritar ororen eskura egon behar du goi mailako hezkuntzarako sarbideak, horien guztien eskubidea baita.

Hona LABen borroka sindikala UPV/EHUn: lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra, hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde, langileen parte-hartzearen eta aktibatzearen alde.

Globalizazioak eta merkantilizazioak eragindako unibertsitate ereduaren bilakaera etengabearen aurrean, pertsonalaren politika propioa egiteko lege marko berria eskatzen diegu euskal alderdi politikoei, UPV/EHUko irakasle eta ikerlari guztientzako lan baldintzen hobekuntzak bideragarriak egingo dituen lege marko propioa: hemen lan egiten badugu, hemen erabaki behar dugu.

Negoziazio kolektiboa UPV/EHUko errektore taldearen borondatetik haratago dago. Horregatik, Irakasle funtzionarioen kidegoen transferentzia eta UPV/EHUko Mahai Sektoriala eratzea aldarrikatzen jarraituko du LABek; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren, unibertsitatearen eta sindikatuen arteko negoziaziorako egitura teknikoa osatzea, bi administrazioen eskumenak diren lan-baldintzekin lotutako gaiak negoziatzeko.

Enplegua defendatu, promozio profesionala bermatu eta prekarietatea gelditu

  • Irakasle eta ikertzaile guztiontzat promozio profesionala bideratzea.
  • Irakasle funtzionarioen kidegoen gaineko eskumenaren transferentzia Estatutik EAEra, irakasle guztien lan baldintzak bertan erabaki ahal izateko.
  • Ordezkapenetarako lan-poltsen araudia hobetu, (dagoeneko proposamenak aurkeztu ditugu), bermeak eta gardentasuna ziurtatzeko bidean.
  • Lanaldi osoko irakasleen bajak eta liberazioak lanaldi osoko ordezkapenen bitartez betetzea, kontratu partzialak ordezkapen politika merke gisa erabili gabe.
  • Irakasle elkartuaren (asoziatuaren) irudia modu egokian erabiltzea dagokion funtzioa bete dezan, prekarietate eta kronifikatze egoerak saihestuz.
  • Irakasle atxikiei, behin akreditazioa lortuta, bitarteko irakaslea (interino) bilakatzeko aukera eman, nahiz eta bost urteak ez agortu, birjartze-tasak kalte handiago ez egiteko. Ildo beretik, gurasotasun baimenengatik eta baja egoeratik egiten den atxiki kontratuen luzapena irakasle-ikertzaileak berak eskatuta aplikatzea.
  • Irakasle eta ikertzaile plaza berriak sortzera zuzendutako politika bultzatzea. Irakasle elebidunak (eus-esp) defizitarioak diren sailetan irakasle laguntzaile plazak sortzea edota tutorizazio-programaren bitartez behar den pertsonala lortzea.

Soldata prekarioenak duindu eta erosteko ahalmena berreskuratu

  • 2010etik aurrera egin diren soldata-murrizketak eta izozketak desegin, eta aurreko eros-ahalmenera itzultzea, gutxienez urte hartatik honako KPIaren arabera. Oraindik eros-ahalmenaren % 12a berreskuratu behar da.
  • Gehigarrizko ordainsari-osagarrien deialdia urtero, eta urte berean ebazteko, argitaratzea exijitzea, diskriminazio egoerak saihestuz. Era berean, behar den diru-partida ziurtatzea, KPIren araberako eguneraketa kontuan hartuz, baita C tramuak –dedikazio profesionalari dagozkionak– osagarri espezifiko orokorrean txertatzea ere.
  • Lanaldi partzialeko ordezko irakasleen kontratuek, errealitatea islatuz, osokoen jarduera berdinak aintzat hartzea (eskolak prestatu, azterketak zuzendu…, kudeaketa eta, hala dagokionean, ikerketa) eta, ondorioz, soldatek proportzionaltasun erreala islatzea.
  • Antzinatasuna neurtzerakoan, lanaldi partzialeko langileei murrizketa-koefizienterik ez aplikatzea, kaltetze bikoitza ekiditeko (miseriazko soldata + denbora bikoitza lanean).
  • Ikerketa-seiurtekoen deialdiak ikertzen duten irakasle eta ikertzaile guztiei irekitzea. Aipatutako aldeko sententziaren ondoren, prozesuak jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu duelako.
  • Irakaskuntza-bosturtekoen deialdiak IRI guztiei irekitzea.

Lana eta bizitza pertsonala bat egiten dituzten baldintzak bermatzea

  • Irakasleen jardueraren intentsifikaziorako eredu alternatiboak arakatzea. JAParen eraginaren ebaluazioa egitea eta programa egokitzeko azterketa prozesu ireki eta parte-hartzaile bat martxan jartzea, meritu errekonozimendu sistema propio baterantz gerturatzeko:
  • seiurtekoei protagonismo gutxiago ematen diona;
  • irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketari lotutako merituak era orekatuan aitortzen dituena;
  • egindako lanei aitortza justua egiten diena;
  • jakintza arloen berezko ezaugarriak kontuan hartzen dituena;
  • irakasle guztiak barneratzen dituena;
  • hizkuntzari lotutako zailtasunak kontuan hartzen dituena;
  • praktikaldien, GRALen eta MALen kreditu-aitorpena handitu
  • IRI funtzionarioei aurreko irakats-zama maximoak ezartzea, Rajoyren gobernuaren 14/2012 Errege Dekretuaren aurrekoak…
  • 2011ean onartu zen irakats-zamaren esleipenerako araudia egokitzea, diskriminazio egoerak eta bertikalismoa saihesteko:
    • esleipen prozesuaren gardentasuna hobetuz;
    • maximoak ezarriz (ikasle, irakasgai kopuruetan, …);
    • lehenengo eta azken eskolaren arteko aldea 8 ordutara mugatuz;
    • irakasgaiak aukeratzeko lehentasun-irizpideak demokratizatuz;
    • gainkargak salbuespenetarako bakarrik erabiliz, aurretik adostutako urte anitzeko plan batean konpentsatuta badaude;
    • campus desberdinetan eskolak ematea salbuespen egoeretan soilik onartuz, …
  • Formazioan dauden irakasleen eta lanaldi partzialeko kontratua duten ordezkoen lan-zama bereziki zaintzea.
  • Irakasle eta ikertzaile guztientzat (lanaldi partzialekoak barne) ibilbide akademikoa egiteko laguntzak: tesia egiteko, akreditazioa lortzeko, euskara ikasteko, tesiak zuzentzeko, UPV/EHUko ikerkuntza deialdietan parte hartzeko…
  • IRIen plantillaren Plan Zuzendaria sindikatuekin negoziatuz gaurkotzea.
  • Eskola garaian oporrak eskatzeko eskubidea onartzea, irakaskuntza bermatuta dagoen kasuetan.
  • Bost urtetan behin urte librea eskatzeko eskubidea onartzea, ordaina bost urtetan banatuz proportzionaltasuna mantentzen, eta urte librean ordezkapena bermatuz.
  • Bizitza laborala eta pertsonala bateragarriak egiteko eta gizonen eta emakumeen artean zaintzak eta ardurak partekatzeko helburuz, kontziliazio-neurriak hobetzea: ordutegiak malgutzea, eskolak Campus edo zentro berean metatzeko aukera izatea, Campus guztietan haur-eskola zerbitzuak eskaintzea, …
  • Irakasle guztiek bulegoa eta behar duen ekipamendua izatea ziurtatu eta bulegoak esleitzeko irizpide gardenak eta demokratikoak definitu.
  • Azterketak zuzentzeko epea lan-egunetan neurtu, eta ez egun naturaletan.
  • Bosturtekoen eta Seiurtekoen ordainketa-kopuru bera kategoria guztietarako.
  • Eskolako Bitarteko Irakasle (LIE) gehiago ez kontratatu, eta kontratatuta daudenak, Unibertsitatekoekin (LIU) parekatu.
  • Sailen birmoldaketaren aurrean, langileen lan baldintzak mantendu.

Ikertzaileen langile-izaera eta eskubideak aitortzea

  • LABen aldarrikapen plataforma Ikertzaileentzat
  • Langile hauek ikusarazteko eta lan aitormena izateko neurriak aktibatzea:
  • Ikertzaileen plaza kopurua nabarmenki handitzea, bai formaziokoak zein iraunkorrak.
  • Ikertzaile iraunkor bihurtzeko aukera berdinak ikertzaile akreditatu guztientzako.
  • Ikertzaile plaza iraunkor berriak sortzea aztertzea, denbora luzez proiektuetan Ikertzaile gisa kontratatuta daudenen kontratuen segida aintzakotzat hartuz.
  • Kanpoko finantzazioaz kontratatutako ikertzaileei (PIC) kontratu mugagabeak egitea.
  • Deialdi desberdinetako ikertzaileen soldaten parekatzea, altuenera.
  • Ikertzaile guztiek euskalduntze, mugikortasun eta ikerkuntza deialdietan, eta formazio-programa guztietan parte hartzeko eskubidea izatea.
  • Ikertzaile guztientzako lantoki egokia eta segurua bermatzea.

Akreditazio eta ebaluazio sistema objektiboak eta gardenak bermatzea

  • Unibasqen Administrazio Kontseiluari exijitzea:
    • Akreditazioa lortzeko zentzuzko baldintzak ezartzea arlo guztietan.
    • Autoebaluazioa ahalbidetzen duten irizpide gardenak eta objektiboak definitzea, aurretik negoziatutakoak.
    • Bermedun ebaluazio-prozesua ziurtatzea, eskatzaileari ebaluazio-emaitza zehatzak helaraziz, ebaluatzaileen izena eta curriculuma ezagutzeko eskubidea aitortuz, eta haiek errefusatzeko eskubidea bermatuz.
    • Euskararekin lotura duten merituen balorazio egokia bermatzea.
    • Lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen akreditazio-deialdia irekita egotea urtean zehar.
    • Sindikatuak ordezkatuta egotea Unibasqen gobernu-organoetan.
  • UPV/EHUko administrazioari exijitzea:
    • Kontratazio arautegian eta lan-poltsetan balorazio-irizpideak gehiago zehaztea, batez ere aplikatzen diren egokitasun faktoreak, aukera berdintasuna bermatzeko.
    • Plazen lehiaketetan helegiteak daudenean horiek aztertzeko batzorde independentea

Lan osasuna bermatzea

 

  • Gaixotasun, lan-istripu eta lan-baldintzek kaltetutako langileen jarraipena Arreta berezia jartzea irakaskuntzarekin lotutako arriskuei (ahots-arazoak, estresa…), arrisku higienekoei (arrisku kimiko eta biologikoak) zein ergonomikoei.
  • UPV/EHUko langileok lanpostuan jasotzen ditugun lan arriskuen ebaluazio zehatza egitea. IRIen arrisku psikosozialen ebaluazioa eguneratzea.
  • Lanak eragindako aldi baterako ezgaitasunen jarraipena (altak, bajak, artatzea…) Osakidetzarekin hitzartzea, Mutuarekiko hitzarmena bertan behera utzita.
  • Bilboko esparruan ere Osasun Zerbitzua
  • Ohitura eta lan-eremu osasuntsuak