Antton Mendizabal, Tonino, hil da

Print Friendly

ToninoBart, 2016ko apirilak 11, hil da Antton Mendizabal, Tonino, UPV/EHUko irakasle ohi eta LABkidea  ospitalean.

Arrasatearra jaiotzez, bertan eman ditu bere bizitzaren urte gehienak. Frankismo beteko 60. hamarkadan Euskal Herriaren aldeko borrokari lotua, erbestera jo behar izan zuen. Bertan burutu zituen unibertsitate ikasketak.

1977an Hego Euskal Herrira itzulita, LABen sartu zen, hainbat urtetako ardurak bere gain hartu zituela.

Horren ostean sartu zen irakasle UPV/EHUn, 2015ean jubilazioa hartu zuenera arte. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean irakasle izan zen eta, gainera, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko kide ere bazen. Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean eta La globalización: perspectivas desde Euskal Herria liburuen egile ere bazen eta hainbat komunikabiderekin kolaboratu izan zituen urte luzetan.

Makal  zebilen azkenaldian Tonino, gaitz ezberdinek jota. 70 urte betetzear zituela zendu da.

Bidaia on, laguna!!!