2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikuletako laguntzak maiatzeko nominarekin batera ordainduko dira

Print Friendly

Berriki argitaratu du UPV/EHUko Gerenteak 2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikulak direla eta, ordaintzeke geratu ziren laguntzak ordaintzeko erabakia (lehenengo bi ikasturteen kasuan) eta oraingo ikasturteari dagozkionak.

UPV/EHUko administrazioak, 2013/2014 ikasturtean unibertsitateko titulazioetan matrikulatzeko laguntzak eskatzeko prozedura ezarri zuenean ez zuen bete lan-kontratudunen IIP eta AZPko hitzarmen kolektiboek ezta EHUko langileen Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmenak ezarritakoa, hots, matrikula oso-osorik ordaintzea -%63 soilik ordaindu baitzen, eta soilik lehenengo matrikularen irakasgaiak kontuan hartuta-.

2014/2015 ikasturtean, lehenengo matrikularako eskaeren kasuan, ordaindutakoaren %100 eman zen laguntza gisa, baina ez zen aintzat hartu bigarren edo hurrengo aldietako matrikulen kasuan ordaindutakoa.

UPV/EHUko sindikatuok, irizpideok hitzartutako Akordio eta Komenio Kolektiboekin ez zetozela bat iritzita, helegitea aurkeztu genuen, epaitegiek arrazoia eman zigutelarik. Epaiak, hitzez hitz, honela zioen: ‘(es) derecho del personal la aplicación de la previsión del convenio colectivo en orden a la compensación por matrícula, sin las limitaciones aplicadas por la Universidad’.

Hori horrela, UPV/EHUk 2013/2014ko deialdiaren lehenengo matrikulen %37 eta bigarren eta hurrengo matrikulak osorik ordainduko dizkigu maiatzeko nominarekin batera. 2014/2015 ikasturteari dagokionez, bigarren eta hurrengo matrikulak osorik ordainduko dizkigu.

Azkenik, argitara eman dira ere 2015/2016 ikasturteari dagozkion matrikula laguntzen zenbatekoak, kasu honetan, osorik ordainduko direlarik, izan lehenengo edo hurrengo matrikulak.

Atxikita:

2013/2014 eta 2014/2015 ikasturteetan matrikuletarako laguntzaren erabakia eta 2015/2016 ikasturtean matrikuletarako laguntzaren erabakia.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude