labehu-(r)en bidalketa guztiak

#IREKI: Mobilizazio Nazionala

Datorren ekainaren 17an lan munduan kurtso honetan zehar garatu den IREKI ekimenak (euskal preso eta iheslarien etxerako bidean jartzearen alde sinadurak bildu dituen langile ekimena) bere ibilbidea amaituko du, Gasteizen deitu duen mobilizazio nazional batekin.

LABek, ekimenarekin bat eginez, mobilizazioan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizu lerro hauen bidez. Konponbidean pausoak eman nahi baditugu ezinbestekoa da euskal preso eta iheslariak gure artean egotea.

Bide batez gogoratu sinadura bilketa martxan dela oraindik, animatu eta sinatu euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.

Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .

INFORMAZIO GUZTIA IREKI.EUS GUNEAN

AZP: lan-poltsen deialdiak

Asteburuan, UPV/EHUko lau lan-poltsen deialdiak zabaldu dira. Eskabideak aurkezteko epea gaurtik hasita, ekainaren 12tik ekainaren 21era, biak barne,  izango da.

Hemen dituzue zabaldu diren lan-poltsen estekak, bertan aurkituko dituzue lan-poltsa bakoitzari dagozkion oinarriak:

III. taldea:

Mantentze Lanetako eta Produkziorako Zerbitzuetako teknikari espezialista (III. Taldea) (Lan-poltsa)

IV. taldea:

Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaile Biltegia (Lan-poltsa)

Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzailea Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak (IV. Taldea) (Lan-poltsa)

Arte eta Gorputz Adierazpeneko teknikari laguntzailea (Lan-poltsa)

 

Gizarte funtsaren 2017ko deialdia

Gizarte funtsaren 2017ko deialdia argitaratu da. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12tik uztailaren 7ra artekoa izango da, biak barne.

Dokumentazioa hemen topatuko duzu.

Zer da Gizarte Funtsa? Gizarte Funtsaren diru laguntzak, bat etorriz langile funtzionarioen lan baldintzak arautzen dituen indarreko hitzarmenean, AZPko lan kontratudun langileen indarreko hitzarmen kolektiboan eta lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen indarreko hitzarmen kolektiboan agindutakoarekin, osasun gastuetarako emango dira, betiere gastu horiek ez badituzte estaltzen bestelako sistema mutualista batzuek edo Gizarte Segurantzak.

Doktore-aurreko ikerlariak: aurrera pausu txiki bat

UPV/EHUko doktore-aurreko ikertzaileen egoera prekarioa salatu genuenetik urrats batzuk eman dira. Alde batetik, Irakasle-Ikertzaileen Errektoreordeak negoziazio mahaia irekiko zuela iragarri zuen,  baina, tamalez, oraindik ez da ezer aurreratu alde horretatik.

Bestalde, gogoratzen dizuegu formazioko ikertzaileen gaiaren inguruan EHBilduk ez legezko proposamena aurkeztu zuela Eusko Legebiltzarrean, eta gaia Lana eta Justizia Batzordean tratatu zela.

Jarraitu Doktore-aurreko ikerlariak: aurrera pausu txiki bat irakurtzen

#ireki: sinadura bilketa AZKEN EGUNAK!!

#ireki ekimena Euskal Herri luze zabaleko langile talde batek bultzatutako ekimena da, ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa direnean eta euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko garaia dela kontsideratuz, langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragite gaitasunaz baliatu nahi dutenak helburu horretan laguntzeko.

Lantokiz lantoki 150.000 sinadura biltzeari ekin diote, 2017ko ekainaren 17rako helburua lortzeko asmoarekin. LABek bat egiten du #ireki ekimenarekin.

Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .

9. Biltzar Nagusia Gasteiz, maiatzaren 25 eta 26an

LABek 9. Biltzar Nagusia gauzatuko du Gasteizko Europa jauregian, “LAB 4.0 Gure Garaia” lelopean. Biltzar Nagusian eztabaidagai izango ditugun bi ponentziak urtarrilaren 19an aurkeztu genituen hedabideen aurrean. Egun horretan hasiera eman genion prozesu kongresualari, eta, geroztik, eskualdez eskualde aurkezpenak eta eztabaidak egin ditugu, baita ekarpenak eta emendakinak jaso ere. Ponentzia politiko-sindikalean zein antolakuntza ponentzian jasotzen dira datozen bost urteetan LAB sindikatuaren ildo sindikala markatuko duten erronka eta erabaki nagusiak zeintzuk izango diren. Horrenbestez, LAB indarberrituta irtengo da biltzarretik, norabidea ondo zehaztuta.

Hemen topatuko duzue informazio osoa.

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! Larunbatean manifestazioak

EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba eta mobilizazio fase batean barneratuak gaude LAB, ELA eta Steilas sindikatuak.

Larunbat honetan, maiatzak 20, familiei gure aldarrikapenekin bat egin dezaten eskatzen diegu eta parte har dezaten eguerdian hiru hiriburutan egingo diren manifestazioetan. Izan ere aspaldian pairatzen ditugun murrizketa neurriek eta lege inposizioek haien seme eta alabei zuzenki eragiten die ere.

BILBO 12:00tan Jesusen Bihotza
DONOSTIA 12:00tan Alderdi Eder
GASTEIZ 12:00tan Bilbo plaza

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker aldez aurretik.

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!

Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua

STEILASen eta LABen komunikatu bateratua

Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena.

Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen