labehu-(r)en bidalketa guztiak

Ikertzaileei ere azken urteetako soldata igoerak aplikatu behar zaizkie

Egun hauetan eztabaidatzen ari den langile publikoen 2019ko soldata-igoera arautuko duen lege proiektuaren harira, UPV/EHUko LAB sindikatuak ondorengoa adierazi nahi die Eusko Jaurlaritzari eta UPV/EHUri:

  • 2016tik 2018ra arte langile publikoei egin zaien soldata igoera ez zaio UPV/EHUn lan egiten duen ikertzaile kolektibo handi bati aplikatu, (2016ko %1a, 2017ko %1a eta 2018ko %1,75a).
  • 2019an %2,25eko igoera planteatzen da lege proiektu berri honetan.
  • Aipatutako ikertzaileak langile publikoak dira, UPV/EHUrekin kontratu bat dutelako.
  • UPV/EHUren arabera, 41/2008 dekretuan dago arazoa, ordainsariak laguntza-programa bakoitzean zehaztuko direla esaten duelako eta programa horietan soldatak ez direlako behar bezala eguneratu. Hala ere, dekretu hau, ikertzaileei dagokienez, aspaldi dago zaharkituta, estatuko 14/2011 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legea onartu zenetik, hain zuzen ere.

Hau guztia kontuan hartuta UPV/EHUko LAB sindikatuak ondorengoa exijitzen du: Jarraitu Ikertzaileei ere azken urteetako soldata igoerak aplikatu behar zaizkie irakurtzen

“Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Abenduan Nazio Batzarrak eztabaidatu eta onartutako Testuinguruaren azterketan zehazten zuen moduan, presoa eta iheslariak etxera ekratzeko borroka indartzea izango da LABen lehentasunetako bat datozen hilabeteetan.

Horrela, LABek dei egiten langileei datorren urtarrilaren 12an eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon eta Baionan deitutako mobilizazioetan parte hartzera. Batzorde Exekutiboko ordezkaritza bana bidaliko du LABek bakoitzera, Garbiñe Aranburu Igor Arroyo Bilbon izango dira, eta Eñaut Aramendi eta Aiora Imaz Baionan.

Jarraitu “Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen

2018ko Irakasle-ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa

LABek Kontsolidatutako lanpostuen igoera bultzatzen jarraitzen du

Gaur, abenduaren 20an, Gobernu Kontseiluan IRIentzako 2018ko Lan Eskaintza Publikoaren onartu da. Aurreko urteetan bezala, birjartzetasa % 100a izango da, eta orotara 140 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 91,43, hau da 128, gaur behin-behinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude, gehienak agregatu kategorian (92). Egonkortzea helburu duten lanpostuez gainera, beste 12 sortuko dira: 7 titular plaza agregatu figuratik eta 5 irakasle oso. Azkenik, 22 katedra sortuko dira barne promozioz beteko direnak (birjartzetasa kontsumitzen ez dute).

Jarraitu 2018ko Irakasle-ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen

Atxiki plaza hutsetan dauden interinoentzat tutorizazio programa onartua

Gaur, 2018ko abenduaren 19an, UPV/EHUko Lan-kontratudun Irakasle-Ikertzaileen Negoziazio Batzordeak onartu du Tutorizazio-programa, Bitarteko Irakasle Kontratatuek (interinoek) atxiki kategoriako lanpostuetara aurkeztu ahal izateko baldintzak lor ditzaten. Programa abian zegoen lehenagotik, baina ez zegoen erregularizatua, eta gardentasun gutxikoa zen. LABen eskaria izan da urtetan egoera erregularizatzea, eta egin ditugun proposamenetan oinarrituta akordioaren testua osatu da.

Jarraitu Atxiki plaza hutsetan dauden interinoentzat tutorizazio programa onartua irakurtzen

Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai

Seiurtekoen deialdiak irekita, eta alderdi berri batekin

Informatu berri dugunez, ikerketa seiurtekoak eskatzeko deialdiak irekita daude, bai irakasle-ikertzaile laboralentzat baita irakasle-ikertzaile funtzionarioentzat. Deialdi horietan zehazten dira alderdi ezberdinak (bete beharreko baldintzak, prozedura, irizpideak…), eskatzeko epea urtarrilaren 18a izanik.

Jarraitu Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai irakurtzen

Krisialdia, aurrekontuak eta unibertsitate publikoa

Jose Mari Zendoia Sainz eta Maite Urtiaga Arregi
LABeko sail sindikala UPV/EHUn

Hezkuntza sailburuaren esanetan, ez da errealista UPV/EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berbera. Zergatik? Errealitatearen aurkako fikzioa dirudi hamarkada batean unibertsitate publikoari egiten zaion ekarpena ia %8 gutxitu izanak, Jaurlaritzaren aurrekontu osoa %14 baino gehiago handitu den bitartean. Jarraitu irakurtzen ->

Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito!

Krisialdia igaro omen da, agintari politikoen ahotan. Langabezia-tasak beheraka egin badu ere, langile berrien lan baldintzak modu lotsagarrian suntsitu direlako izan da, eta beste langile askok lana bilatzeari uko egin diotelako. Galdetu gazteei.

Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoak aurrera jarraitzen du, eta horren adibide, Jaurlaritzak 2019rako prestatu duen aurrekontu proiektua. Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburuaren esanetan, ez da errealista EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berdina. Zergatik? Guk kontrakoa uste dugu, izan ere, Jarraitu Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito! irakurtzen