LAB upv/ehu-(r)en bidalketa guztiak

Hauek ez dira UPV/EHU-k merezi eta behar dituen Aurrekontuak

Gaur UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2017ko Aurrekontuak onartu ditu. LABek aurrekontu hauek errefusatzen ditu Unibertsitate publikoak dituen behar eta konpromisoei aurre egiteko guztiz ez nahikoak direlako eta Gobernu espainiarrak eta Eusko Jaurlaritzak inposatutako mugak, eta ondorioz, 2012tik aurrera ezarritako murrizketak mantendu eta onartzen jarraitzen direlako. Jarraitu Hauek ez dira UPV/EHU-k merezi eta behar dituen Aurrekontuak irakurtzen

UPV/EHUko 2017ko Aurrekontu Aurreproiektuari Osoko Zuzenketa

LABek proposamena atzera botatzea eta berria osatzea bultzatzen du

UPV/EHUko Gerentziak aurkeztutako 2017 urteko Aurrekontu Aurreproiektua ikusita, aurtengoan ere baiezta dezakegu ontzat ematen dituela Gobernu espainiarrak zein Eusko Jaurlaritzak inposatutako mugak eta, ondorioz, 2012tik aurrera ezarritako murrizketak mantendu eta onartzen jarraitzen duela. Horrela, murrizketok egonkortzeko ahalegina egon badagoela esan dezakegu. Jarraitu UPV/EHUko 2017ko Aurrekontu Aurreproiektuari Osoko Zuzenketa irakurtzen

Eragile eta langile ugari batu dira sexu erasoen aurkako bilkuran

Leioako Campusean egindako konzentrazioaren irudi bat.

Leioako Campusean, 12:00etan jarria zuten hitzordua Mikel Laboa Plazan ikasleen eragile ezberdinek Arte Ederren Fakultatean hango ikasle batek jasandako sexu-erasoa salatzeko. Ikasleen elkarte ezberdinek, andrazko ikasle feministen elkarteek, PREST (Presoen Sostengu Taldea), zenbait Fakultatetako ikasle batzarrak… LABek ere konzentrazioarekin bat egiten zuela adierazi zuen eta langilegoa deitu zuen elkarretaratzera. Azkenik, Errektore Taldeak, aurreko egunean ere bat egin zuen deialdiarekin.

Irudi zinez ezohikoa izan zen plazaren inguruan ikasleek, langileek eta errektore taldeak  sexu-erasoa salatu eta erasotutako ikasleari elkartasuna erakusteko utzitakoa. Honetan ikasleak ziren deitzaileak eta eurei egokitu zitzaien gertatutakoaren inguruko balorazioak egitea.

Guk, gure aldetik, konzentraziora deitzeko esandakoan berresten gara: ez dugu onartuko ezelako sexu-erasorik, ezta genero-indakeriarik. Eta gertatzekotan, erantzuteko mobilizazioa deitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Sexu indarkeriari EZ!

Konzentrazioa ostegunean 12:00etan Leioako Mikel Laboa Plazan

Arte Ederren fakultateko ikasle bati egindako sexu erasoa dela eta, LABek erabateko gaitzezpena adierazi nahi du. Eraso hau salatzeaz gain, edozein sexu eraso zein bestelako indarkeria matxistak ez ditugula onartuko ozen esan nahi dugu eta aldi berean, erasotua izan den emakumeari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu.

Horregatik, EHUko hainbat ikasle eta feminista taldek ostegunean, ekainak 1, 12:00etan Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan deitu duten elkarretaratzearekin bat egiten dugu eta EHUko langileak bertaratzera deitzen ditugu.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

SEXU INDARKERIARIK EZ!

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.  Jarraitu Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean irakurtzen

Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ekimen berri bi antolatu ditu asteon UPV/EHUn:

Ikasle errefuxiatuen Hitzaldia – Gernika 2017ko aurkezpena

Parte hartzaileak: 

  • Yahia Kodoo (EHUko ikasle siriarra)
  • Hassana Aalia (Saharako errefuxiatua)
  • UPV/EHUko eta Bizkaiko plataformaren kide bi

Jarraitu Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen irakurtzen

Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren 8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak praktikan jar ditzaten. Jarraitu Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da irakurtzen