AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean

Print Friendly, PDF & Email

Pasa den Gobernu Kontseiluaren bileran (2016/03/10) oniritzia eman zitzaion AZPko sindikatuon eta UPV/EHUko Gerentziaren artean erdietsitako Telelanaren akordioari.

LABek telelanean jarduteko aukera, esperientzia pilotoa oinarri, maila goreneko lanpostuei nagusiki mugaturik egon dela eta beraz, langile guztien lana eta norberaren bizitza kontziliatzeko neurriak ekarriko lituzkeen bidea jorratu behar dela adierazi du. Hori horrela, telelanaren helburu nagusiekin bat etorrita, proposamena hobetze aldera hiru gai izan dira nagusiki LABek planteaturikoak:

  • Lehenik eta behin, telelanean arituko diren langileen gehieneko kopurua igotzea. IKTko Gerenteordetzak 40 pertsona aldi berean telelanean aritzea bermatu dezakeela kontuan izanda, Gerentziak proposaturiko hasierako kopurua (20) igotzeko proposamena egin genuen. Administrazioak, azkenean 30 langileri emango die aukera lan modalitate honetan parte hartzeko.
  • Bigarrenik, lanaldi erdia eta herena duten langileek ere telelanean parte hartzeko eskubidea izatea. Parte hartzea baimenduko zaie, nahiz eta telelanerako onartuak baldin balira, lanaldia aldatu beharko luketen 1/5 edo 1/8ko murrizketarekin aritu edo lanaldi osoarekin, administrazioaren arabera, “lankideekin hobeto koordinatu eta haiekiko harremana ez galtzeko”.
  • Hirugarrenik, lan-osasunari dagokionez, segurtasun neurriak ebaluatu eta jarraipena egitea eskatu diogu Administrazioari, alegia lanpostuaren ebaluazioa egitea (telelana egingo den lan-lekuarena) administrazioaren betebeharra delako. Horrez gain, prestakuntza emango zaie parte hartzaile guztiei.

Administrazioak 2016/2017 ikasturterako deialdia argitaratzea baino ez da falta. Tramitazioa uda aurretik egingo ei da eta aukeratutakoak irailetik maiatzera bitartean arituko dira telelanean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude