Behin-behineko irakasle-ikertzaileen seiurtekoen egoera: epaiketa eta ordainketa

Asteartean, irailaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salan izan zen UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzaren (Unibasq) aurkako epaiketa, 2017ko seiurtekoen deialdia dela eta. Izan ere, LABek salatu zuenez, behin behinekoei ikerketa-meritoak eskatzeko aukera zabaltzen zuen 2018ko urtarrileko ebazpenaren irakurketa murriztailea egin zuten bai Unibasq-ek baita UPV/EHUk ere, sortutako baina era iraunkorrean bete gabeko plaza okupatzen duten bitarteko irakasle kontratatuei mugatuz (irakasle atxikiak eta beste figura asko kanpoan utzita). Lehenengo urrats moduan, auzia PRECO-ra eraman genuen, baina kontziliaziorik lortu ezean UPV/EHUko abokatua ez zen ezta agertu ere), LABek bide judizialera jotzea erabaki zuen. Hurrengo asteotan jakingo dugu zein den epaitegietatik heltzen den ebazpena.

Beste aldetik, aipaturiko deialdian seiurtekoen aitorpena lortu zuten behin-behineko irakasle eta ikertzaileei ordainketa gauzatzeko akordio-proposamena Negoziazio Mahaira eraman dezan LABek eskaera helarazi dio Irakasle-ikertzaile arloko errektoreordeari.