Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta

Print Friendly, PDF & Email

Gaurko Planifikazio Batzordean sindikatuen oniritzia jaso du irakasle-ikertzaileen Errektoreordeak aurkeztutako behin behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdiak. Iazko sententzia batek aitortutako eskubidea aplikatuz, epe berri bat irekiko zaie 2015eko deialdira aurkeztu ez zirenei.

Ez-ohiko deialdi hau 2015koa izango denez, hurrengo ezaugarriak izango ditu:

  • 2015eko abenduaren 31ean arduraldi osoko kontratua izatea (atxikiak, behin behineko lankideak, arduraldi osoko ordezkoak,..);
  • 2015eko abendura arteko zerbitzuak hartuko dira kontuan;
  • antzinatasuna kalkulatzeko orduan, arduraldi partzialean eta funtsezko edukia irakaskuntza ez duten kontratuekin lan egindako epeei (laguntzaile, formazioko ikertzaileak,..) 0,5eko faktorea aplikatuko zaie;
  • deialdi honetan lortutako bosturtekoen ordainketa 2008/41 (ordainsariei buruzkoa) dekretuaren aldaketa EHAOn argitaratzen denean gauzatuko da, baina atzera eragina 2016/01/01etik.
  • eskaerak egiteko epea irailaren 1etik urriaren 1erakoa izango da.

Ezohiko deialdi hau egokitzat baloratzen dugu diskriminazio eta prekarietate egoerak lehuntzeko bidean, oraindik erronkak gelditzen badira ere (arduraldi partzialekoei zabaltzea, besteak beste) eta UPV/EHUk helegitea egiteko aukera ez erabili izanak pozten gaitu. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu normalizazioa onartzea, aipatutako sententziaren aurkako helegitea kentzea eta behar diren aldaketa normatiboak lehenbailehen egitea, ordainketak ahalik eta lasterren gauzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude