Bizkaiko IKT-eko Gerenteordetzan lekuz aldaketarik ez momentuz

Print Friendly

20160301-IKT-istripuaIKTeko Gerentziaordetzan izandako berrantolaketaren ondorioz, Leioako Campuseko Errektoregoaren solairu ezberdinetan zeuden ezarpen arloko eta ekoizpen arloko langileak leku berean kokatzeko asmoa adierazia zien langileei IKTeko Bizkaiko koordinatzaileak.

Horren prestaketan zeudela, martxoaren 1eko gauean gertakari larria gertatu zen denak batzeko pentsatuta zegoen 3. pisuko gelan: sabaian dagoen kristaleraren leihoetako bat matxuratu eta kristalak apurtuta, langile baten mahaiaren gainera jausi ziren. Zorionez, lan orduz kanpo gertatu zenez, ez zuen ondorio larririk eragin, langilea ez baitzegoen bere lanpostuan.

Hori horrela, LABek gela horretako arriskuen ebaluazio osoa (kontuan hartu beharreko faktore guztiak kontuan hartuta) egitea eskatu zion Prebentzio Zerbitzuari, eta Pertsonaleko Gerenteordeari hori egin artean leku-aldketarik ez burutzea.

Iragan ostiralean egindako UPV/EHUko Segurtasun eta Osasun Batzorde Intercampusaren bileran, LABeko ordezkariek Gerenteari zituzten asmoei buruz galdetuta, honako erantzuna eman zigun: ‘Momentuz, eskatutako ebaluazioa egin bitartean, ez dugu aldaketarik burutuko, eta dauden aukera ezberdinak aztertzen jarraituko dugu’. LABek, hain zuzen, Errektoregoko 3. solairuan dauden IKT-ko zerbitzuak eraikin bereko bestelako aukerak mahai-gaineratu zituen, zehazkiago egun Ikerketa Errektoreordetzako zerbitzuak dauden lekura pasatzea baldin eta hauek Plataforma Zientifikoko eraikin berrietako batetara joango badira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude