Kategoriaren artxiboak: AZP

Mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Era berean, larunbatean bertan, LABetik solasaldi bat egingo dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin.

Hauxek dira Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako aurreikusitako manifestazio nagusiak, mugimendu feministak deituta:

  • Baionan, 11:00etan, udaletxetik.
  • Bilbon, 18:30ean, Jesusen Bihotzetik.
  • Gasteiz, 18:30ean, Andra Mari Zuritik.
  • Donostia, 19:00etan, Bulebarretik.
  • Iruñea, 20:00etan, Gaztelu Plazatik.

2017/11/23ko Klaustroa: LABek sustatutako galderei emandako erantzunak

Ostegunean, azaroaren 23an bilduko da Klaustroa. Bertan, 2016/2017 ikasturteko Kudeaketa Txostena eta 2017/2018 ikasturteko Jardueren Egitaraua aurkeztuko dira. Hemen duzue klaustroari buruzko dokumentazio ofiziala.

LABek sustatutako hautagaitzek 2017/2018ko Jardueren Programari dagokionez hainbat galdera aurkeztu dituzte klaustroko foroaren bitartez. Gaur, zuzendaritzak emandako erantzunak argitaratu dira. Ondoren irakurri ahalko dituzue bai galderak zein emandako erantzunak. Jarraitu 2017/11/23ko Klaustroa: LABek sustatutako galderei emandako erantzunak irakurtzen

EAEko Mahai Orokorraren bilera: Eusko Jaurlaritzaren aldetik negoziazioari ez eta murrizketei bai

Atzo Gasteizen, Mahai Orokorraren bileraren aurrean egindako konzentrazioaren irudia.

Atzo berriro ere bere menpean dauden langileen lan baldintzak negoziatzeko borondate falta argia adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, ez du elementu berririk planteatu nahi izan Mahai Orokorraren bileran. LABek planteatutako enpleguaren arazoa konpontzeko, eta lan baldintzak eta eros-ahalmena berreskuratzeko planen inguruan ez du ezer entzun nahi izan administrazioak. Entzungorrarena ere egin du gaixotasunen jarraipena mutualitateen ordez osasun zerbitzu publikoak egitearen proposamenaren aurrean. Bileraren aurretik, elkarretaratze bat egin dugu Gasteizen, ELArekin batera, “Zerbitzu publikoak garatu. Lan baldintzak hobetu. Enplegua egonkortu” leloarekin, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Jarraitu EAEko Mahai Orokorraren bilera: Eusko Jaurlaritzaren aldetik negoziazioari ez eta murrizketei bai irakurtzen

2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko

UPV/EHUko zuzendaritzak iraileko nominetan ezarriko du 2017rako %1eko soldaten igoera eta urtarrileko atzeraeragina izango du.

Aberastasunaren banaketan soldatek duten pisua azken hamarkadetan era gordinean murriztu bada ere –erkidegoan BPGren %50etik %45era jaitsiz krisialdiaren urteetan- , oraingo murrizketek, izozketek eta KPIren azpiko igoerak langileen pobrezia areagotzen dute. Jarraitu 2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko irakurtzen

LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du

Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak gaur goizeko 8:00etarako El Dueso espetxearen aurrean deituta zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak dakarren gehiegikeria eta babesgabetasuna azaleratzen du honen Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainiako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratikoa besterik ez du erakusten.  Jarraitu LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du irakurtzen

EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du

Lan Poltsen araudi eta Eginkizunen Esleipen eta Zerbitzu Betekizunen akordio berriak

UPV/EHUko zuzendaritza kudeaketa arazoez baliatzen da zerbitzu betekizunen, eginkizunen esleipenen eta lan poltsen funtzionamendua eta konfigurazioa aldatzea proposatzeko. Ez da lehen aldia aitzakia hau erabiltzen duela behin-behineko lan-kontratudun langileen edo funtzionario interinoen eta laboral finkoen edo karreradun funtzionarioen eskubideak eta itxaropenak murrizteko. Jarraitu EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du irakurtzen