Kategoriaren artxiboak: Deialdia

Erretiroari lotutako deialdiak (Irakasle-Ikertzaileak)

Argitaratu berri dira erretiroarekin lotutako deialdiak, bost guztira. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31an amaituko da.

1.- Erretiro konpromisoa + irakats ahalmenaren murrizketa

2017/2018 ikasturteko bigarren lauhilekoari begira, erretiro konpromisoarekin lotutako irakats ahalmenaren murrizketak eskatzeko deialdiak hiru dira, hartu nahi den erretiro motaren arabera (baldintzak betetzen badira, noski!):

A.1)       MUFACEko irakasle-ikertzaileentzat, 65 urte bete aurretik borondatezko erretiroa hartuko badute eta primaren ordez irakaskuntza ahalmenaren murrizketa eskatu nahi badute. MUFACEkoa bazara eta 2018ko otsailerako 55 eta 64 tarteko adina baduzu, hau izan daiteke zure aukera (deialdia).

A.2)       Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak) (deialdia). Bi egoera bereizi behar ditugu:

  • 2013 aurreko legedia aplikatuko zaien langileak: 2019 urtea baino lehen 61 urte betetzeaz gain, 2013an sinatutako akordioaren zerrendetan daudenak. Egoera honetan daudenek gehienez bi urtetan disfrutatu ahal izango dituzte dozentzia murrizketak, erretiro data gertu dutelako dagoeneko.
  • Gainontzeko langileak: hauentzat erretiro partzialeko adina progresiboki doitzen doa, gutxienez 33 urtetako kotizazioak bermatuta (ikusi esteka).

A.3)       Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), erretiro arrunterako edo aurre erretirorako adina betetzean erretiratuko badira (deialdia). Hau da:

  • Erretiro arruntaren kasuan, erretiro adina 65-67 adin tartean kokatzen da, kotizatutako urteen arabera (ikusi esteka).
  • Aurre erretiroa, erretiro arrunterako dagokizun adina baino bi urte lehenagotik eska dezakezu, beti ere 35 urtetako kotizazioak badituzu.

Gogoratu irakaskuntza ahalmenaren murrizketak erretiro data baino 5 urte lehenagotik har daitezkeela eta ez direla bateragarriak erretiro primak jasotzearekin. Hortaz, erretiro adina hurbildu ahala hautua egin beharko duzu. Zure hautua irakats ahalmenaren murrizketak badira eta bete betean disfrutatu nahi badituzu, eskaera garaiz egin behar duzu. Horretarako, zure erretiro-adina eta baldintzak ezagutu behar dituzu (esteka). Zalantzak baldin badituzu, jarri LABekin kontaktuan.

2.- Erretiroa + prima

Irakats ahalmenaren murrizketen ordez erretiro primak eskatzeko hautua egin dutenentzat bi dira deialdiak, hartu nahi den erretiro motaren arabera (baldintzak betetzen badira, noski!):

B.1)        Borondatezko erretiro pizgarriduna, 2018.urtean 60 eta 64 urte bitartean izango dituzten karrerako funtzionarioentzat, eta 63 eta 64 urte bitartean izango dituzten lan kontratudun finkoentzat, borondatezko erretiro pizgarriduna eskatuko badute. Hauek, erretiroa hartzeko unean adinaren araberako ondainsaria jasoko dute (4 eta 18 hileko ordainsarien artekoa) (deialdia).

B.2)        Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), 2017/2018 ikasturteko bigarren lauhilekoan 61 urte beteta badituzte. 61 urte betetzean erretiro partziala hartuz gero, 4 hileko ordainsaria jasoko dute kalte ordainetan (deialdia).

Gaiaren inguruan zalantzak baldin badituzu erretiro-adina eta baldintzak begiratu ditzakezu esteka honetan edo LABekin kontaktuan jarri.

AZP: lan-poltsen deialdiak

Asteburuan, UPV/EHUko lau lan-poltsen deialdiak zabaldu dira. Eskabideak aurkezteko epea gaurtik hasita, ekainaren 12tik ekainaren 21era, biak barne,  izango da.

Hemen dituzue zabaldu diren lan-poltsen estekak, bertan aurkituko dituzue lan-poltsa bakoitzari dagozkion oinarriak:

III. taldea:

Mantentze Lanetako eta Produkziorako Zerbitzuetako teknikari espezialista (III. Taldea) (Lan-poltsa)

IV. taldea:

Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaile Biltegia (Lan-poltsa)

Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzailea Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak (IV. Taldea) (Lan-poltsa)

Arte eta Gorputz Adierazpeneko teknikari laguntzailea (Lan-poltsa)