Kategoriaren artxiboak: Egonkortasuna

Erkidegoko Administrazio Publikoen gehiegizko jarduera diskriminatzaileak behin behineko kontratazioan

UPV/EHU aitzakiarik gabe gelditu da eta Unibertsitate Planean jasota dauden 100 kontratu AZPren lanpostu finko bilakatu beharko ditu

2016ko iraileko epaiek agerian utzi dute Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren (EBJE) haserrea Espainiar Estatuarekiko behin behineko kontratazioaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilera diskriminatzailea dela eta. Jarraitu Erkidegoko Administrazio Publikoen gehiegizko jarduera diskriminatzaileak behin behineko kontratazioan irakurtzen

Irakaskuntzan ere oro ez da urre: “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Ibaetako Campusean egon da

LABek bere Ekintza Sindikala eraberritu eta gaur egun pairatzen ari garen lan munduaren prekarizazioari aurre egin nahi dio, sektore publikoan ere. Modu horretan, prekarizazioaren normaltasunez errotzeari aurre egiteko asmoarekin, LABek bere Ekintza Sindikaleko ildo nagusiena izango du prekarietatearen aurkako jarduna. Jarraitu Irakaskuntzan ere oro ez da urre: “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Ibaetako Campusean egon da irakurtzen

Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe

Estatuko PPren gobernuak 2015erako aurrekontuaren legearen bidez horrela ezarririk, AZPkoak zein IIPkoak behin betikoak bilakatzeko aukera, jubilatzen direnen %50 “erreposizio tasara” mugatzen da. Horrela UPV/EHUn AZPn eman diren jubilazioei esker 9 lanpostu/plaza eskaini ahalko ziren eta IIPn beste 40 lanpostu/plaza pertsonalak behin betikotasuna lortu ahal izateko.

Jarraitu Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe irakurtzen