Kategoriaren artxiboak: Elkartasuna

#ireki: sinadura bilketa AZKEN EGUNAK!!

#ireki ekimena Euskal Herri luze zabaleko langile talde batek bultzatutako ekimena da, ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa direnean eta euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko garaia dela kontsideratuz, langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragite gaitasunaz baliatu nahi dutenak helburu horretan laguntzeko.

Lantokiz lantoki 150.000 sinadura biltzeari ekin diote, 2017ko ekainaren 17rako helburua lortzeko asmoarekin. LABek bat egiten du #ireki ekimenarekin.

Atxikimenduak upv-ehu@ireki.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz ere eman daitezke, izen-abizenak, sektorea (irakasle-ikertzaile, AZP edo ikaslea) eta zentroa adieraziz .

Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ekimen berri bi antolatu ditu asteon UPV/EHUn:

Ikasle errefuxiatuen Hitzaldia – Gernika 2017ko aurkezpena

Parte hartzaileak: 

  • Yahia Kodoo (EHUko ikasle siriarra)
  • Hassana Aalia (Saharako errefuxiatua)
  • UPV/EHUko eta Bizkaiko plataformaren kide bi

Jarraitu Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen irakurtzen

Rafa eta euskal preso guztiak etxera!

rafaetxera7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko presoen askatasuna.

Jarraitu irakurtzen…

Irakurri ere “Bateragune” Rafa Díez Usabiagaren hitzak (El Dueso presondegitik)

LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean

El Correo egunkariak bere azalean gaur argitaratu duen berri baten arabera “etakide-ohi batek Konstituzio Zuzenbidea irakasten du UPV/EHUn”, barnealdean honakoa azaltzen delarik: “UPV/EHUk etakide izateagatik kondenatutako irakasle bat kontratatu du”. Hain zuzen, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendbasque-lives-matter-txikiuaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Saileko Eneko Compains irakasleari buruz ari dira, Konstituzio-Zuzenbidea euskaraz irakasteko kontratatua.

Jarraitu LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean irakurtzen

Hitzaldia: TORTURA itzaletik argira. Sobre la incidencia real de la tortura en Euskal Herria

Heldu den apirilaren 27an (asteazkena), eguerdiko 12:00tan, Ibaetako Campuseko  Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusian, torturaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Paco Etxeberria antropologo forenseak, Jon Mirena Landa zigor zuzenbideko katedradunak eta Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldeko abokatuak. Eneko Compains, EHUko zuzenbide irakaslea eta 8/2013 auzian auzipetua, moderatzaile lanetan arituko da.

TORTURA hitzaldi kartela-01

LABek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ertzaintza sartu izana salatzen du

Atzo, Herri Unibertsitatea ekimenaren baitan, ikasleak itxialdia egiten ari zirela sartu zen Ertzaintza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Dekanoak deituta.

LAB UPV/EHUko Idazkari Orokorrarekin jarri da harremanetan Bilboko eskolan gertatutakoa salatzeko eta errepikatu ez dadin exijitzeko. Gertaera hau onartezina da eta argi izan behar du Errektoreak, jakin dakienean beste hainbat ikastetxetan arazorik gabe garatzen ari den ekimena dela Ertzaintzaren presentziarik gabe.