Kategoriaren artxiboak: Erretiroa

Erretiroari lotutako deialdiak (Irakasle-Ikertzaileak)

Argitaratu berri dira erretiroarekin lotutako deialdiak, bost guztira. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31an amaituko da.

1.- Erretiro konpromisoa + irakats ahalmenaren murrizketa

2017/2018 ikasturteko bigarren lauhilekoari begira, erretiro konpromisoarekin lotutako irakats ahalmenaren murrizketak eskatzeko deialdiak hiru dira, hartu nahi den erretiro motaren arabera (baldintzak betetzen badira, noski!):

A.1)       MUFACEko irakasle-ikertzaileentzat, 65 urte bete aurretik borondatezko erretiroa hartuko badute eta primaren ordez irakaskuntza ahalmenaren murrizketa eskatu nahi badute. MUFACEkoa bazara eta 2018ko otsailerako 55 eta 64 tarteko adina baduzu, hau izan daiteke zure aukera (deialdia).

A.2)       Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak) (deialdia). Bi egoera bereizi behar ditugu:

  • 2013 aurreko legedia aplikatuko zaien langileak: 2019 urtea baino lehen 61 urte betetzeaz gain, 2013an sinatutako akordioaren zerrendetan daudenak. Egoera honetan daudenek gehienez bi urtetan disfrutatu ahal izango dituzte dozentzia murrizketak, erretiro data gertu dutelako dagoeneko.
  • Gainontzeko langileak: hauentzat erretiro partzialeko adina progresiboki doitzen doa, gutxienez 33 urtetako kotizazioak bermatuta (ikusi esteka).

A.3)       Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), erretiro arrunterako edo aurre erretirorako adina betetzean erretiratuko badira (deialdia). Hau da:

  • Erretiro arruntaren kasuan, erretiro adina 65-67 adin tartean kokatzen da, kotizatutako urteen arabera (ikusi esteka).
  • Aurre erretiroa, erretiro arrunterako dagokizun adina baino bi urte lehenagotik eska dezakezu, beti ere 35 urtetako kotizazioak badituzu.

Gogoratu irakaskuntza ahalmenaren murrizketak erretiro data baino 5 urte lehenagotik har daitezkeela eta ez direla bateragarriak erretiro primak jasotzearekin. Hortaz, erretiro adina hurbildu ahala hautua egin beharko duzu. Zure hautua irakats ahalmenaren murrizketak badira eta bete betean disfrutatu nahi badituzu, eskaera garaiz egin behar duzu. Horretarako, zure erretiro-adina eta baldintzak ezagutu behar dituzu (esteka). Zalantzak baldin badituzu, jarri LABekin kontaktuan.

2.- Erretiroa + prima

Irakats ahalmenaren murrizketen ordez erretiro primak eskatzeko hautua egin dutenentzat bi dira deialdiak, hartu nahi den erretiro motaren arabera (baldintzak betetzen badira, noski!):

B.1)        Borondatezko erretiro pizgarriduna, 2018.urtean 60 eta 64 urte bitartean izango dituzten karrerako funtzionarioentzat, eta 63 eta 64 urte bitartean izango dituzten lan kontratudun finkoentzat, borondatezko erretiro pizgarriduna eskatuko badute. Hauek, erretiroa hartzeko unean adinaren araberako ondainsaria jasoko dute (4 eta 18 hileko ordainsarien artekoa) (deialdia).

B.2)        Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), 2017/2018 ikasturteko bigarren lauhilekoan 61 urte beteta badituzte. 61 urte betetzean erretiro partziala hartuz gero, 4 hileko ordainsaria jasoko dute kalte ordainetan (deialdia).

Gaiaren inguruan zalantzak baldin badituzu erretiro-adina eta baldintzak begiratu ditzakezu esteka honetan edo LABekin kontaktuan jarri.

Erretiroari Lotutako Irakaskuntza Murrizketak Eskatzeko Deialdiak

Martxoan argitaratu ziren erretiroari lotutako irakaskuntza murrizketak eskatzeko deialdiak. Eskaerak aurkezteko epeak bi dira, murrizketak noiztik aurrera aplikatuko diren kontuan hartuta:

  • 2016/2017 ikasturteko 1. lauhilekotik aurrera: apirilaren 30a arte;
  • 2016/2017 ikasturteko 2.lauhilekotik aurrera: urriaren 30a arte.

Jarraitu Erretiroari Lotutako Irakaskuntza Murrizketak Eskatzeko Deialdiak irakurtzen

Irakaskuntza Murrizketarik Gabeko Erretiro Eskaerak: Primak

Irakats murrizketak hartu gabe erretiroa eskatu nahi duen orok (MUFACE zein Gizarte Segurantzako  Erregimen Orokorrekoa izan) urtean zehar aurkez dezake eskaera, erabakita duen erretiro data baino 3 hilabete lehenago. Kasu horretan, 65 urte bete aurretik erretiratuz gero, murrizketen ordez prima bat jasotzeko eskubidea izango du.

Jarraitu Irakaskuntza Murrizketarik Gabeko Erretiro Eskaerak: Primak irakurtzen

Primak eskatzeko deialdia

Atzo argitaratu zen UPV/EHUko web orrian 2015eko azaroaren 30eko ebazpena, 2012, 2013 eta 2014 urteetan borondatezko erretiro aurreratua edo erretiro partziala gizarte segurantzaren araubideari jarraiki hartu zuten langileei kalte ordainak ordaintzeko prozedura zehazten duena. Nahiz eta administrazioak berak jubilatu direnei gutuna helaraziko dien eta beraiekin kontaktuan jarriko den , urte horietan erretiro partziala edo aurrejubilazioa hartu zuen inor ezagutzen baduzue, jakinaren gainean jartzea eskatzen dizuegu. Eskaera egiteko epea abenduaren 10ean amaitzen da. Jarraitu Primak eskatzeko deialdia irakurtzen

Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira

Atzo, azaroaren 5ean, UPV/EHUko kolektibo ezberdinen mahai negoziatzaileak bildu ziren ondorengo puntuak tratatzeko:

  • Borondatezko erretiroa hartzeko pizgarrien (2012-2014) gaineko epaia exekutatzearen inguruko informazioa.
  • 2015eko otsailaren 5eko akordioaren –UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena– ezeztatzeko proposamena (atxikia).

Jarraitu Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira irakurtzen