Kategoriaren artxiboak: Hauteskundeak

Iritzia: Emakume bat EHUko errektore

Arantza Urkaregi, Mila Amurrio, Mari Luz Esteban, Jone M. Hernandez, Iratxe Retolaza, Mertxe Larrañaga, Ane Larrinaga, Mari Jose Martinez, Estitxu Garai, Susana Andino, Oskia Agirre, Yolanda Jubeto, Aintzane Camara eta Arantza Gutierrez.

Datorren ostegunean, hilaren 24an, EHUko unibertsitariok aukera izango dugu datozen lau urteotan gure unibertsitate publikoa zuzenduko duen taldea hautatzeko. Une garrantzitsua, beraz, nahi dugun unibertsitate-ereduaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, hautagaitza bakarra izateak murrizten du eztabaida hori. Baina beste hautagaitza bat ez egotearen arrazoiez hausnartzeak beste artikulu baterako emango luke. Oraingo honetan, dagoen proposamenari eta berau lideratzen duen hautagaitzari buruz hausnartu nahi dugu. Jarraitu Iritzia: Emakume bat EHUko errektore irakurtzen

Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira

Europako Esparruan dauden Unibertsitate Sistemek hainbat aldaketa bizi izan dituzte azken urteotan eta aldaketa horiek, batez ere, neoliberalismoa eta estatuen interesetan oinarrituak dira. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute Euskal Herriko Unibertsitateetan, bai Unibertsitate Publikoetan zein pribatuetan, izan ere, kasu askotan ez dira lehenetsi herri bezala ditugun erronkak. Azaroaren 7an martxan jarri zen UPV/EHUko hauteskunde kanpaina momentu aparta da errealitate honi buelta emateko proposamenak, aldarrikapenak, neurriak eta bideak eztabaidaren erdian jartzeko. Jarraitu Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira irakurtzen

Sektore kritikoa klaustroan eraginkorra izango da

Atzoko klaustrorako hauteskundetako lehenengo datuen irakurketa egiten du LABek .

LAB eta STEILAS sindikatuok hiru campusetan sustatu dituzte kandidaturak IIP iraunkor ez doktore eta behin behineko IIP kolektiboetan. Behin betiko ez-doktoreen kolektiboan oraingoetan 11 klaustrokide lortuz, aurreko hauteskundeetan 8. Bestalde, behin behineko IIP (Bestelako IIP) kolektiboan, aurreko hauteskundeetan 4 klaustrokide lortu bagenituen, aurten 3. Jarraitu Sektore kritikoa klaustroan eraginkorra izango da irakurtzen

2015eko hauteskunde sindikalak

UPV/EHUn LAB da sindikatu bozkatuena eta ordezkaritza handiena eskuratzen duena

Parte hartzea

Autokonplazentzian jausi barik, aitortu behar da oro har langileen parte hartzeari dagokionez jaitsiera esanguratsua eman dela.

Orokorrean, 2015ean izandako parte hartzea % 34,8koa izan da, 2011n baino 4,7 puntu txikiagoa. Zehazkiago, AZP mailan duela lau urte baino 2,2 puntu txikiagoko parte hartzea (%71,1etik %68,9ra) egon da, eta IIP mailan, 4,8 puntu txikiagokoa (%28,1etik %23,3ra).
Datu horiek guztiek, gure iritziz, lan erreforma ezberdinen ondorioz sortarazitako jarrera indibidualistak agerian utzi izana eta sindikalgintzaren egiteko era birpentsatzera eraman beharra nabarmentzen dute.

Bozkak

2015-hhss-bozkak2011n, boto kopuruari dagokionez, LAB izan bazen bozka gehien jaso zuen sindikatua, 2015ean LAB sindikatua jarraitzen da izaten bozkatuena (649 bozka), 2011ko emaitzak gaindituz nahiz eta parte hartzea txikiagoa izan. Hori horrela, 2015ean %1,9ko hazkundea izan du LABek portzentualki bozka kopuruari dagokionez (2015ean, %26,17; 2011n, %24,25), eremu bietan, hots, AZP-n eta IIP-n, bozka kopuruaren hazkundea eduki duelarik. Honek, gainera, ahalbidetu du AZP funtzionarioen eremuan, hirugarren indarra izatetik bigarrena izatera pasatzea.

Ordezkaritza

2015-hhss-ordezkariakLAB jarraitzen du izaten, 24 ordezkarirekin (2011n baino bat gehiago), ordezkaritza handiena duen sindikatua. Irakasle eta ikerlarien kolektiboan nabarmentzekoa da Irakasle eta Ikerlari laboralen eremuan beste sindikatuekiko aldea handitzen duela LABek. AZP kolektiboan, aitzitik, nahiz eta bozka kopuruan nabarmenki handitu, ez du horrek eraginik izan ordezkari kopuruari dagokionean, genuenari eutsi diogularik (8).

Eskerrak eta LABen konpromisoa

LABek eskerrak eman nahi dizkie hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten langile guztiei. Zer esanik ez, UPV/EHU Euskal Herrirako zerbitzu publiko gisa gara dadin LABi bozka eman dietenei.

LABek, ildo honetan, UPV/EHUn langileok lortutako lan-baldintzak mantentzeko, azken urteotan lapurtu dizkigutenak berreskuratzeko eta unibertsitateak zerbitzu publiko gisa bete beharrekoak bermatzeko lan egingo du datozen urteetan. Horretan jarraituko dugula hitz ematen diogu unibertsitateko langile orori.

Hasieran esan bezala, epe motzean balorazio zehatz eta sakonagoak helaraziko dizkizuegu. Eta, honi atxikita, atzoko emaitzak laburbiltzen dituzten koadroak bidaltzen dizkizuegu.

2015-hhss-bilakaera

UPV/EHUko LABek azken lau urteetako balantzea eta hauteskundetarako programa aurkeztu ditu

Datorren martxoaren 11n Hauteskunde Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko Irakasle eta Ikerlari Pertsonalak (IIP) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP), ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. EAEko Gobernuak UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzen duen testuinguru honetan, finantzaketa nahikoa ukatuz, politika propioak egiteari uko eginez, Madrilekiko bere menpekotasun interesatua agerian utziz, ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean.

pdficon_large Boto eskaera langilegoari

LABehu_txikia