Kategoriaren artxiboak: Ikertzaileak

2017ko irakasle-ikertzaileen Lan-Eskaintza Publikoa onartuta

Azken ordura arte egon da argitzeke Eusko Jaurlaritzak ekonomikoki bermatuko zuen ala ez 2017ko Lan Eskaintza Publikoa (LEP). Azkenean, abenduaren 14ko Gobernu Kontseiluan UPV/EHUko zuzendaritzak zehaztu zuen 2017ko LEPean eskainiko dituen 161 irakasle-ikertzaileen lanpostuen banaketa kategoriaz, baita barne promozioaren bidez 20 katedra eskainiko dituela eta, aurten, lehenengo aldiz, LEP osagarri bat aterako duela beste 39 agregatu plazez osatua (ikusi taula).

Jarraitu 2017ko irakasle-ikertzaileen Lan-Eskaintza Publikoa onartuta irakurtzen

Bihar, ostiralean, Ibaetako campusean giza-katea: LAN DUINA, BIZI DUINA!!!

Unibertsitatean prekarietateak aurpegi desberdinak ditu, gazteak batez ere

Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalean behin-behinekotasun tasa ikaragarria da, %60a hain zuzen ere, eta egoera askoz larriagoa da laboralen kolektiboan non %83koa den.

Irakasle-ikertzaileentzat kontratu finko bat lortzeko bidea, prekarietate aldi luzeak edukitzeaz gain, oztopoz beteriko urte askoko lasterketa bilakatzen da. Prekarietate kasu mingarriena arduraldi partzialeko irakasle kontratatuetan ematen da, beren soldatak iraingarriak direlako. Arduraldi erdiko irakasle batek kontratu osoko baten soldataren laurdena jasotzen du. Bakarrik ordaintzen zaizkio eskolak eta tutoretzak, baina ez ezinbestez egin behar dituen beste lanak, eskolak prestatu eta azterketak zuzendu besteak beste. Gainera, soldatarako ez zaio ikerketa-lana kontatzen, askotan bere jardunaren zatirik handiena izanik. Egoera honetan daude bitarteko irakasleen (interinoen) laurdena, 170 lagun, gutxi gora behera. Salatzekoa ere lan berdina egiten duten irakasleen arteko diskriminazioa, iraunkor izatearen ala ez izatearen arabera, antzinakotasuna kobratzeko orduan, esaterako.

Ikertzaileentzat berriz, egonkortzea oraindik ere zailagoa da, ikerlari egonkor oso lanpostu gutxi sortzen baititu UPV/EHUk. Curriculum bikaineko ikertzaileak egonkortzeko aukerarik gabe geratzen dira unibertsitatean urte asko eman ondoren. Ikertzaile ez-doktoreen lan baldintzak desberdinak dira deialdien arabera, beraz, ez da betetzen “lan berdina, soldata berdina” araua, eta gainera soldatak oso eskasak dira. Proiektuetan denbora baterako kontratatutako pertsonalaren kontratuak motzak dira eta oso gutxitan arduraldi osokoak. Langile hauek kontratutik kontratura doaz, nahiz eta plaza batzuk estrukturalak direla nabaria den.

Bitartean, UPV/EHU nazioarteko rankinetan aurrera doa, bikaintasunaren bidean, bere langile guztien lan baldintzak prekarietatearen zulotik atera gabe.

Horregatik, UPV/EHUn ere lan-baldintzak duindu behar ditugu: LAN DUINA, BIZI DUINA!!!

Bihar, Azaroaren 3an, 12:00etan GIZA KATEA Barriola aulariotik. PARTE HARTU!!!

Irakasle-ikertzaileen eremuko negoziazio kolektiboa martxan jartzea eskatzen dugu!

LAB eta Steilas sindikatuok behin eta berriz adierazi dugu lehentasuna ematen diegula negoziazioari eta konponbide kolektiboei. Hala ere, azken urteetan bide judiziala izan da nagusi langileen eskubideak defendatzeko orduan. Baina bide hori salbuespenekoa izan beharko litzateke, lan-baldintzak ez baitira epaitegietan erabaki behar. Horregatik, UPV/EHUko zuzendaritzari esaten diogu, ohizko kudeaketatik eratorritako jarduerez haratago, garaia iritsi dela azkenaldiko blokeoa gainditu eta aspalditik esku tartean ditugun gaiak mahai gainean jartzeko. Irakasle eta ikertzaileen eremuan negoziatu beharreko gaiak asko dira, ugariak baitira konpontzeko arazoak. Hona aurreikusten ditugun batzuk: Jarraitu Irakasle-ikertzaileen eremuko negoziazio kolektiboa martxan jartzea eskatzen dugu! irakurtzen

Arduraldi partzialeko PIC eta LIU kontratuak bateratzeaz

STEILASen eta LABen ekimenez, arduraldi partzialeko PIC eta LIU kontratuak bateratzeko atea zabaltzea onartu du EHUk gaur, LIU hori 6h-koa izanda ere, biok elkarrekin asteko dedikazio maximoa gainditzen ez den bitartean, lan-hitzarmenaren 24.4 puntuaren interpretazioa ildo horretatik adostuta, bertan ez baitira bereizten arduraldi partzialeko eta osoko PICak.

EHUko ikertzaileen karrera akademikoa garatzeko traba bat ezabatu da horrela, baita haien lan-baldintzak hobetu ere, orain arte bateratze hori 4h-ra arteko ordezkapenekin baino ez baitzen posible.

Doktore berriak kontratatzeko deialdia

Uztailaren 13ko Gobernu Kontseiluak onartu zuen “doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte, doktore berriak kontratatzeko deialdia. Kontratu hauek “predok” eta “postdok” kontratuen arteko zubi-kontratuak dira, eta aurtengo apirila arte deialdia irekia egoten zen etengabe, baina Unibertsitateak horretarako diru-partida amaituta zegoela esanez, deialdia itxi zuen. Jarraitu Doktore berriak kontratatzeko deialdia irakurtzen

Doktore-aurreko ikerlariak: aurrera pausu txiki bat

UPV/EHUko doktore-aurreko ikertzaileen egoera prekarioa salatu genuenetik urrats batzuk eman dira. Alde batetik, Irakasle-Ikertzaileen Errektoreordeak negoziazio mahaia irekiko zuela iragarri zuen,  baina, tamalez, oraindik ez da ezer aurreratu alde horretatik.

Bestalde, gogoratzen dizuegu formazioko ikertzaileen gaiaren inguruan EHBilduk ez legezko proposamena aurkeztu zuela Eusko Legebiltzarrean, eta gaia Lana eta Justizia Batzordean tratatu zela.

Jarraitu Doktore-aurreko ikerlariak: aurrera pausu txiki bat irakurtzen