Kategoriaren artxiboa: Ikertzaileak

Garbitzaileen kolektiboak bost asteko grebara deitu du. Elkartasuna!

UPV/EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboak bost asteko grebara deitu du. UPV/EHUko LABeko sail sindikalak greba horretan egingo diren mobilizazioetara joateko deia egiten dio unibertsitate komunitate osoari.

Leioako mobilizazioan garbitzaileen eta doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboak bat egiten dute: “Lan berdina, soldata berdina”.

Jarraitu Garbitzaileen kolektiboak bost asteko grebara deitu du. Elkartasuna! irakurtzen

Aldi baterako ikertzaileen inguruko negoziazio mahaiaren bilera

LABek bat egiten du doktoretza aurreko ikertzaileek antolatutako kontzentrazioarekin, ostiralean, hilaren 14an, 17:30etan (aurreratuta), Bilboko Bizkaia Aretoan

Atzo, otsailak 12, Irakasle-ikertzaileen (IRI)  negoziazio mahaia bildu zen ikerketako Errektoreordearekin eta IRIko Errektoreordearekin. Bileran, aldi baterako ikertzaileentzako araudi-proposamen bat aurkeztu zen. Dokumentuan, hiru gai garrantzitsu zeuden, guztiak soldatei buruzkoak:

1.- Ministerioaren deialdietako doktoretza aurreko ikertzaileen soldatak EPIPFera (Estatuto del personal investigador predoctoral en formación) egokitzea.

2.- EHUren deialdiko doktoretza ondoko kontratuaren soldata Eusko Jaurlaritzaren deialdikoarekin parekatzea, kopurua nabarmen jaitsiz.

3.- Ikertzaile Kontratatuen (IK/PIC gazteleraz) soldata jaistea; IK doktoreei irakasle atxikien soldata esleituko litzaieke, eta doktore ez direnei laguntzaileena.

LABek, beste behin, adierazi zuen beharrezkoa dela lan-hitzarmenaren ikertzaileei dagokien atalaren gaineko negoziaziori ekitea, aipatu atala zaharkituta dagoelako.

Jarraitu Aldi baterako ikertzaileen inguruko negoziazio mahaiaren bilera irakurtzen

U30 UPV/EHUn GREBA OROKORRA: Gehiengo sindikalaren adierazpen bateratua

Urtarrilaren 30erako eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok, Euskal Herriko Unibertsitatean gehiengo sindikala osatzen dugunok, deialdi horrekin bat egitea erabaki dugu, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde. Hiru arrazoi nagusi ditugu: lehena, pentsioena, denon afera delako, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena; bigarrenik, lan baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa delako, eta borroka biak uztartuak daude; hirugarrenik, eskubide sozialak bermatu egin behar direlako.

Jarraitu U30 UPV/EHUn GREBA OROKORRA: Gehiengo sindikalaren adierazpen bateratua irakurtzen

Doktore aurreko ikertzaileen soldaten egokitzapena

Dakizuenez, 2019ko martxoaren 16an sartu zen indarrean doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua (EPIF). Arau horrek ministerioen, autonomia erkidegoen, unibertsitatearen eta erakunde pribatuen formaziorako kontratuei eragiten die.

EPIFek langile horien gutxieneko soldatak (gordinak) ezartzen ditu:

  • Lehen eta bigarren urteak: 16.127,58 €urtean (1.151,97 € 14 ordainsaritan)
  • Hirugarren urtea: 17.279,50 €urtean (1.234,25 € 14 ordainsaritan)
  • Laugarren urtea: 21.599,48 €urtean (1.542,82 € 14 ordainsaritan)
Jarraitu Doktore aurreko ikertzaileen soldaten egokitzapena irakurtzen

Osagarrien egoera argitu behar da lehenbailehen

Badirudi osagarrien iazko deialdiaren ebazpenaren gainean berriak daudela. Hala ere, deialdi horretara aurkeztutako irakasle-ikertzaileek ez dute inongo informazio ofizialik jaso eta ez dakite ea jarraitu behar duten beren eskaera berriarekin edo ez.

LAB eta Steilas sindikatuok behar-beharrezkoa jotzen dugu egoera behingoz argitzea eta eskatzen diogu Unibasqi lehenbailehen esan dezala ea 2017ko deialdiaren ebazpenak emango diren eta noiz helaraziko zaizkien irakasle-ikertzaileei.

2019ko IRIentzako Lan Eskaintza Publikoa: LAB Jo ta Ke lanpostuak egonkortzearen alde

UPV/EHUko zuzendaritzak abenduaren 12an egingo den Gobernu Kontseilura eramango duen IRIentzako 2019ko Lan Eskaintza Publikoaren proposamena aurkeztu digu. Aurreko urteetan bezala, birjartzetasa % 100 izango da, eta orotara 146 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 87,6, hau da 128, gaur behinbehinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude. Gainera, 9 irakasle oso plaza sortuko dira eta 18 katedra sortuko dira, barne promozioz beteko direnak (azken hauek ez dute birjartzetasa kontsumitzen). Dena den, esandakoa, oraindik onartu behar da Gobernu kontseiluan.

LABek lortu du administrazioaren lehenengo proposamena moldatzea bi plaza gehiago irakasle-ikertzaileak egonkortzeko dedikatzea. Honek zain daudenen zerrenda arintzeko balioko du. LABek irmoki defendatzen du plaza gehiago erabili behar direla IRIen behin-behinekotasun tasa jaisteko eta salatzen du irizpide ekonomikoengatik administrazioa bide horretatik ez joatea (iraunkorra izatearekin batera seiurtekoak jasotzeko eskubidea dago, besteak beste).

Jarraitu 2019ko IRIentzako Lan Eskaintza Publikoa: LAB Jo ta Ke lanpostuak egonkortzearen alde irakurtzen

Klaustrora eramandako galderak IRI kolektiboaren inguruan eta jasotako erantzunak

Azaroaren 12an egindako klaustroaren saioan 18/19 ikasturteko kudeaketa txostena eta 19/20 ikasturteko jardueren egitaraua aurkeztu zuen gobernu taldeak. Bakarrik gure afiliatuak diren klaustrokide batzuek aurkeztu zituzten galdera batzuk bi puntu horien inguruan. Ikertzaileen lan-baldintzak eta egonkortzeko aukerak, laneko arriskuen prebentzioa, euskalduntze prozesua, IRI ez iraunkorrek seiurteak eskatzeko aukera, IRI guztiei bulego duin bat izateko aukera, lan-figura batzuen erabilera okerra, armagintzarekiko kolaborazioak, campusetan haurtzaindegiak jartzeko aztertzea, edota kolektibo ezberdinen parte-hartzea izan dira galdera batzuen bidez mahai gainean jarritako gaiak.

Egindako galderak eta gobernu taldeak emandako erantzunak hemen ikus ditzakezu.

Gai horien inguruan lan egiten eta borrokatzen jarraituko dugu.

Jarraitu Klaustrora eramandako galderak IRI kolektiboaren inguruan eta jasotako erantzunak irakurtzen