Kategoriaren artxiboak: Osagarriak

Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua

STEILASen eta LABen komunikatu bateratua

Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena.

Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen

Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:

Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez.

Jarraitu Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu irakurtzen

Osagarrien deialdiak normaltasunerantz

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua

Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.

Jarraitu Osagarrien deialdiak normaltasunerantz irakurtzen

Martxan da Osagarrien 2016ko Deialdia!

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua

Gaurko EHAAan argitaratu da osagarrien 2016ko deialdia, eta beraz hilabeteko epea ireki da eskaerak aurkezteko. Nahiz eta beranduegi etorri, albiste ona da, zeren eta hainbat irakasle-ikertzaileri atea irekiko baitzaie ordainsari hauek lehenengo aldiz eskuratzeko, baita ebaluazio berri bat eskatzekoa ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei.

Jarraitu Martxan da Osagarrien 2016ko Deialdia! irakurtzen

Onartu du Gizarte Kontseiluak Osagarrien 2016ko Deialdia

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua

Hilabeteak zain egon ondoren, osagarrien 2016ko deialdia onartu du Gizarte-Kontseiluak gaur izandako saioan. Hurrengo pausoa EHAOean argitaratzea izango da, irailerako aurreikusten dena, eta ondoren hilabeteko epea irekiko da eskaerak aurkezteko. Berri ona da zalantzarik gabe, lehenengo aldiz aurkezteko aukera irekiko zaielako hainbat irakasle-ikerlariri, baita ebaluazio berri bat eskatzeko ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei.

Jarraitu Onartu du Gizarte Kontseiluak Osagarrien 2016ko Deialdia irakurtzen

Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta

Gaurko Planifikazio Batzordean sindikatuen oniritzia jaso du irakasle-ikertzaileen Errektoreordeak aurkeztutako behin behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdiak. Iazko sententzia batek aitortutako eskubidea aplikatuz, epe berri bat irekiko zaie 2015eko deialdira aurkeztu ez zirenei. Jarraitu Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta irakurtzen

Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua

Atzo, ekainak 8, Unibasq-ek ebaluazioak igorri zituenetik bi hilabete pasa eta gero gauzatu zen Gizarte-kontseiluan(*) 2015eko deialdiari dagozkien B eta A tramu berrien eta aurrekoen kontsolidazioaren esleipena. Osagarri tramu hauek 2017ko urtarriletik ordainduko dira, deialdiko C tramuak ez bezala, zeinak aurtengo urtarriletik kobratzen ari baikara.

Jarraitu Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak irakurtzen