Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko
Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen
egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan. Salaketa Eguna egingo dugu,
“Lan osasuna bermatu, bizitza defendtu” leloarekin, euskal gehiengo
sindikala osatzen dugun sindikatuok batuta.
LABeko
idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk agerraldia egin du, Streaming bitartez,
egoerak hala behartuta, egungo larrialdi egoerari buruzko balorazioa egiteko.
“Salbuespen egoera bat bizitzen ari gara, baina ez gara osasun publikoko krisi
huts bat pairatzen ari, indarrean dagoen sistema ekonomikoa da gaixo dagoena”,
nabarmendu du. Berretsi du sindikatuak hasieratik luzatutako mezua:
“Lehentasuna birusaren hedapena gelditzea da. Horretarako berriro diogu:
premiazkoa da edozein jarduera ekonomikoa gelditzea, herritarrentzat oinarrizko
zerbitzua ez bada”.
Gure
bizitzen erasotzailea, ametsen
hiltzailea, energia eta ilusioen
lapurra, poztasunen erailea, miseriara eta bizi prekarietatera kondenatzailea, horixe
da kapitalismo heteropatriarkala.
Gaur, Euskal Herrian,
eskuineko gobernuek gure bizitzen inguruan erabakitzen dute eta, egiten dituzten
politika neoliberalekin, pertsonen
ongizatea ez bilatzeaz gain, gure ondoez eta premiekin egiten
dute negozioa.
Presoen aldeko urteroko manifestazio nazionalak urtarrilaren 11n izango dira. LABek dei egiten die langileei datorren larunbatean eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon ( 17:00etan, la Casillatik) eta Baionan (15:00etan Laugatik) Sarek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.
LAB-ek elkarretaratzeak deitu ditu hiriburuetako lan-ikuskaritzen aurrean, azaroaren 25ean eguerdiko 12:00etan
Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu
Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Begirada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezinak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korresponsabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarietatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza lan karga bikoitzak eta hirukoitzak, gure lana gutxiestea,….
Hokoke dokumentala Gasteizko eta Leioako campusetan aurkeztuko da aste honetan:
Huerta de
Peraltan, nekazaritza produktuak ekoitzi eta ontziratzen dituzten Nafarroako enpresa
handienetariko batean, lan-hitzarmena betetzen ez dutela oso gutxi esatea da.
Langileak -gehienak etorkinak- 11, 12, 13 edo 14ko orduko lanaldiak egiten
zituzten, ez zizkieten jaiegunak eta oporrak ordaintzen, ez zizkieten plusak,
kategoriak edo antzinatasunak ordaintzen… Eta hori guztia arrazakeriatik zein
xenofobiatik gertu zegoen giro zapaltzaile batez inguraturik.
Gehiago jasaterik
izan ez zutenean, langileek jakin zuten beren buruak antolatzen, LAB sindikatuaren
babesarekin, injustiziei aurre egiten joan ziren, egoera hobetzen joan ziren.
Aitzitik, zaurituriko basapiztien gisara erreakzionatu zuten patroiek eta
hainbat langile kaleratu eta zigortu zituzten. Langileak, baina, ez ziren
kikildu eta greba mugagabe batekin erantzun zuten, langile klase guztiarentzako
eredu izan zen greba batekin. Grebalariek 28 egunez erakutsi ziguten zelako
balioa duen borroka eta duintasuna antolatzeak, nolako balioa duen
esplotazioari eta prekarietateari elkarrekin aurre egiteak.
Langileen aldetiko protagonisten gogorazi dizkigute gertaera haiek, orduko hotz klimatologiko hura, bero solidario hura, kolpe haiek, konsigna eta mobilizazio haiek, eta injustiziari aurre egiteko etsenplu ederra oparitu digute.
Botoa ematea ez da delitua, ez behintzat demokrazian. Horrexegatik Euskal gehiengo sindikalak urriaren 18an lantokietan mobilizatzera deitzen du. UPV/EHUn hiru campusetan kontzentrazioak egingo ditugu 12:00etan:
Leioa: Mikel Laboa Plazan
Donostia: Santamaria Liburutegiaren aurrean
Gasteiz: Errektoreordetzaren aurrean
Ekarri zuen esteladak eta ikurrinak.
Gainera, Gure Esku-k Donostian (Antiguako tunelean) 17:30etan antolatzen duen manifestaziora joateko deia ere egiten dugu.
Procesaren epaiketa demokrazian sinesten dugun guztion kontrakoa izan da, baita zigorra ere. Elkartasuna adieraztearekin batera, basakeria juridiko eta politiko hau salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu, Gure Esku herri dinamikak gaurko iragarritako protestetatik hasita. Eman diezaiogun benetako babesa eta bultzada Kataluniako herriari, haien borroka hauspotuz, gureak ere bultzada berria izan dezan.
Astean zehar kontzentrazioak egingo ditugu UPV/EHUko campusetan. Informatuko zaituztegu.