Kategoriaren artxiboak: LAB UPV/EHU

Soldata igoera ikertzaile guztientzat

Pasa den astean UPV/EHUko langileok ikusi dugu gure nominetan Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat iragarritako soldata igoera aplikatu digula. Baina ez da hori gertatu doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboan, ezta doktoretza ondorengo zenbait ikertzaileekin ere. Urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetako langileei soldata igotzeko dekretua ebatzi zuenean, LABek exijitu zuen igoera hori doktoretza aurreko ikertzaileei ere aplikatzea, atzera eraginarekin, azken urteetan ez baitute soldata igoerarik jaso.

Jarraitu Soldata igoera ikertzaile guztientzat irakurtzen

LAB, UPV/EHUko lehen indar sindikal gisa berretsita

LABek hauteskunde sindikal hauetan parte hartu duten persona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Eta bereziki LABen konfiantza jarri eta EHU Euskal Herrirako zerbitzu publiko gisa gara dadin, bertan lan egiten dugun guztion lan eskubideen defentsan, euskara eta euskal kulturarekin konprometitua eta pertsona guztiak gure karrera profesionala eta bizitza-proiektua berdintasunez garatu ahal izateko esparru ziur gisa dugun proiektua berretsi duzuenoi. Jarraitu LAB, UPV/EHUko lehen indar sindikal gisa berretsita irakurtzen

LABen aldarrikapen plataforma Ikertzaileentzat

UPV/EHUko LABek denbora luze darama bere kezka adierazten ikertzaileen lan-baldintza prekarioen inguruan, baita ikertzaileen ibilbideak UPV/EHUn iraunkortasuna lortzeko dituen zailtasunen gainean ere. Iaztik, doktore aurreko ikertzaileen kontratuetan egindako kode-aldaketak sortutako krisia eztanda egin zuenetik, LABek indar gehiago jarri zuen jardun honetan, eta etengabe egon da eskatzen mahai negoziatzailera eramatea ikertzaile guztien (doktore zein ez doktore) lan-baldintzak eta etorkizuna gure unibertsitatean. Zoritxarrez, eskari horiei gor egin die administrazioak, doktore aurreko ikertzaileen langile-izaera zalantzan jartzera iritsita.

Estatuko legeriak, behar bezala garatuta ez dagoenak, marko orokor bat ezartzen du, bainalan baldintzen gaineko zenbait alderdi unibertsitate bakoitzean negoziatu behar dirabesteak beste, soldatarena. Estatuko zientzia legean eta estatutuan gutxieneko soldatak ezartzen badira ere, unibertsitate bakoitzak osatu ditzake soldata-kopuru horiek. LABek ikertzaile irudi guztien lan-baldintzak lan-hitzarmenean egoki txertatzearen aldeko apustua berresten du. Lan-baldintzak, lanpostuak eta batez ere soldatak hobetzeko, ezinbestekoa da UPV/EHUk jasotzen duen finantziazioa handitzea eta UPV/EHUko LAB horren aldeko borrokan murgilduta dago.

Jarraitu irakurtzen –>

Irakasle-Ikertzaileak: Hauteskunde sindikalak, Eman botua LABi!

Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu UPV/EHUn. LABek borroka sindikala egiten du UPV/EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra eta hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde. Langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Eusko Jaurlaritzak inposatu eta Unibertsitateko zuzendaritzak betetzen duen politikaren aurrean, ezinbestekoa da LABek ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu!

Hemen duzu egin dugun lanaren emaitza, datozen urteetako ardatz nagusiak eta gure hautagaitzak.

Eman botoa LABi. Izan BideLagun!!! Egin dezagun Euskal Herriak behar duen unibertsitate publikoa

 

LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta

LABek Lan Ikuskaritzan salaketa kolektiboa aurkeztu du gaur, lan estrukturalak egiten Lan Postuen Zerrendatik (LPZ) kanpo edota plaza hutsetako kontratuekin urte asko daramaten UPV/EHUren Administrazioa eta Zerbitzuetako langileen izenean. LABek, lan kontratudun edo behin-behineko AZPkoen eskubideak aldarrikatzen ditu, eta egonkortasunaren onarpena exijitzen du beste behin ere. Jarraitu LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta irakurtzen

Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen

Aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoen ordainketa desblokeatzetik gertu?

2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, oraindik ez zaie ordaintzen hasi. Urte bat baino gehiago daramate meritua aitortuta baina kobratu gabe!

Jarraitu Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen irakurtzen