Kategoriaren artxiboak: LEP

Gobernu Kontseiluak AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

Deialdiei dagozkien oinarrien gutxieneko irizpideei buruzko bermeen Akordioa  ere berretsi du

2016ko uztailaren 7an, Gobernu Kontseiluak, aurtengo Lan Eskaintza Publikoaren deialdiarekin batera, UPV/EHUko AZPren Lan Eskaintza Publikoen oinarri orokor eta espezifikoak lantzeko gutxieneko irizpideei buruzko bermeen Akordioa berretsi du, ia aho batez.

LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek sinaturiko Akordio honek Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari enplegu finkoa lortzea eragozten zion blokeo egoera bati amaiera ematen dio. Jarraitu Gobernu Kontseiluak AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du irakurtzen

2016ko Irakasle-Ikertzaile Lan Eskaintza Publikoa Aurrera doa

Azken ordura arte egon da argitzeke 2016ko Lan Eskaintza Publikoa (LEP), Eusko Jaurlaritzak ekonomikoki bermatuko zuen ala ez jakitearen zain.  Ostiralean, UPV/EHUko zuzendaritzatik jaso genuen konfirmazioa 2016ko LEPean eskainiko diren 97 irakasle-ikertzaileen lanpostuen banaketaren ingurukoa, barne promozioaren bidez eskainiko diren katedra kopurua oraindik zehaztu gabe jarraitzen badu ere. Hauek dira datuak: Jarraitu 2016ko Irakasle-Ikertzaile Lan Eskaintza Publikoa Aurrera doa irakurtzen

AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa

Behin betiko egonkortasuna lortzeko aukera

LABek argi du 2016ko 44 lanpostura mugaturiko Lan Eskaintza Publiko (LEP) hau ez dela nahikoa UPV/EHUn Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP) bizi duen prekarietatea gainditzeko baina hala ere ezin dugu aukera hau alperrik galtzen utzi, alegia ez LEPa egin gabe utzi ezta alferrikako bideetan murgildu.

Jarraitu AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen

Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe

Estatuko PPren gobernuak 2015erako aurrekontuaren legearen bidez horrela ezarririk, AZPkoak zein IIPkoak behin betikoak bilakatzeko aukera, jubilatzen direnen %50 “erreposizio tasara” mugatzen da. Horrela UPV/EHUn AZPn eman diren jubilazioei esker 9 lanpostu/plaza eskaini ahalko ziren eta IIPn beste 40 lanpostu/plaza pertsonalak behin betikotasuna lortu ahal izateko.

Jarraitu Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe irakurtzen