Kategoriaren artxiboak: Mobilizazioa

Soldata eta lan baldintza duinak eskatu ditugu EHUko irakasle eta ikertzaileentzat

Soldata eta lan-baldintza duinak irakasle eta ikertzaile guztiontzat, horixe aldarrikatu dugu gaur LAB eta STEILAS sindikatutako ordezkariok Lakuako atarian, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren bilera aurretik. Jarraitu Soldata eta lan baldintza duinak eskatu ditugu EHUko irakasle eta ikertzaileentzat irakurtzen

EHUko behin behineko irakasleei aitortu zaizkien bosturtekoak ordain dakizkien eskatzeko elkarretaratzea

Aitortuta eduki arren, EHUko irakasle ez-iraunkorrak ez daude bosturtekoak kobratzen ari.
Behin behineko irakasleen urtetako aldarrikapena izan da bosturtekoak aitortu eta kobratzearena. Izan ere, irakaskuntzari dagokion osagarri hau irakasle iraunkorrei soilik onartzeak  diskriminazioa ezartzen baitu irakasleen artean.

Jarraitu EHUko behin behineko irakasleei aitortu zaizkien bosturtekoak ordain dakizkien eskatzeko elkarretaratzea irakurtzen

Bosturtekoak behin-behineko irakasleentzat: Diskriminazioaren kontrako mobilizazioak

Bosturtekoak aitortuta eduki arren kobratzen ez dituzten behin-behineko irakasleekin UPV/EHUren hiru Campusetan egin diren asanbladen ostean, eta egon daitezkeen zalantzetatik haratago (epaitegietan helegite indibidualak jartzea, iraunkorra izanda behin-behineko irakasle bezala aitortutako bost urtekoei uko egitea, eta abar), presio neurriak beharrezkoak zirela onartu zen gai honi irtenbidea emateko. Soilik kaltetuen erantzun irmo baten ondorioz lortuko da behin-behineko irakasleei bosturtekoen ordainketa gauzatzea. Jarraitu Bosturtekoak behin-behineko irakasleentzat: Diskriminazioaren kontrako mobilizazioak irakurtzen

Mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat

Azaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, mugimendu feministak larunbaterako deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Era berean, larunbatean bertan, LABetik solasaldi bat egingo dugu Bilbon, etxeko langileen egoerari buruz hitz egiteko, “Inork ikusi nahi ez duen zapalkuntza hirukoitza” leloarekin.

Hauxek dira Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunerako aurreikusitako manifestazio nagusiak, mugimendu feministak deituta:

  • Baionan, 11:00etan, udaletxetik.
  • Bilbon, 18:30ean, Jesusen Bihotzetik.
  • Gasteiz, 18:30ean, Andra Mari Zuritik.
  • Donostia, 19:00etan, Bulebarretik.
  • Iruñea, 20:00etan, Gaztelu Plazatik.

Epaitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzaren helegitea behin-behinekoentzako bost urtekoen deialdien kontra

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lan arloko salaren 2016ko maiatzaren 840/2016 sententzia errekurritu zuen, bost urtekoen deialdia behin-behineko irakasleei zabaltzeko UPV/EHU behartzen zuena. Errekurtsoa erabaki arte irakasle-ikerlarien errektoreordetzak behin-behineko irakasleentzako bost urtekoen deialdiak atera ditu baina “betetzeko behin-behinekoz” aipatutako epaia. Deialdietan jasotzen da ere aitortutako merituak ordainduko direla Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuaren aldaketa argitaratuko denean. Jarraitu Epaitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzaren helegitea behin-behinekoentzako bost urtekoen deialdien kontra irakurtzen

Irakasle ez iraunkorren bosturtekoak: asanbladak 3 campusetan

Dakizuenez, irakasle ez iraunkorrek irakaskuntzari lotutako bosturtekoak eskatu ahal badituzte ere, aitortutako bost urtekoak ez zaizkie ordaintzen (ikusi Bosturtekoak: noiz arte irakasleen eskubideak ukatzen? komunikatua).
Gai honen egoerari buruz hitz egiteko, iritziak elkartrukatzeko eta martxan jartzeko ekimenak komentatzeko, asanbladak antolatu ditugu 3 campusetan:

  • Gasteizen, azaroaren 21ean, asteartea, 13:00etan, Farmazia fakultateko 1.9 gelan.
  • Leioan, azaroaren 22an, asteazkena, 13:00etan, Liburutegi nagusiaren 6-B gelan (Master eta doktorego Eskolakoa).
  • Donostian, azaroaren 23an, osteguna, 13:00etan, Barriola zentroaren 3.1 gela (erabilera anitzeko gela).

Etortzera eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu, ez bakarrik ez iraunkor bezala bost urtekoak aitortuta dauzkazuenak, baizik eta bost urtekoak eskatuko dituzuen irakasle ez iraunkorrak ere (laster irekiko den deialdian edota hurrengo urteetan), baita ekimen honekin elkarkidea izan nahi duten gainontzeko irakasleak ere.

Bada ordua gure eskubideen alde mugitzeko.

 

155.aren kontra DEMOKRAZIA eta ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, LABek barne, arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenta —Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea— deusezteko erabakia, Mariano Rajoyk agindutakoa.

Honengatik guztiagatik, larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon (17:00etan, La Casilla) eta azaroaren 5ean Iruñean (12:30ean, Udal plazan) “155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” leloarekin mobilizatzeko deia luzatzen dugu.

Etor zaitez zu ere!!