Kategoriaren artxiboak: Soldata

2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko

UPV/EHUko zuzendaritzak iraileko nominetan ezarriko du 2017rako %1eko soldaten igoera eta urtarrileko atzeraeragina izango du.

Aberastasunaren banaketan soldatek duten pisua azken hamarkadetan era gordinean murriztu bada ere –erkidegoan BPGren %50etik %45era jaitsiz krisialdiaren urteetan- , oraingo murrizketek, izozketek eta KPIren azpiko igoerak langileen pobrezia areagotzen dute. Jarraitu 2017ko soldaten igoera. Horrela ere ez dugu eros ahalmenik berreskuratuko irakurtzen

Osagarrien deialdien normalizazioan atzerapenik ez!!

Osagarrien deialdiak normalizatuta zeudela uste genuen honetan, atzerapen larria gertatzen ari da 2017ko deialdiaren tramitazioan. Izan ere, 2016ko abenduaren 15eko Gobernu Kontseiluan onartu bazen ere, azken pausoa falta zaio, Gizarte Kontseiluak onartzea. Uztailean ohartarazi genuen azken tramite hau presazkoa zela, osagarrien deialdia atzeratzeak ondorio kaltegarriak izango dituelako. Bereziki kezkagarria da C osagarriak eskatuko dutenen kasua, gutxien kobratzen duten irakasle-ikertzaileen kolektiboa hain zuzen ere. C osagarrien esleipena urtea amaitu aurretik egiten ez bada, beren ordainketa 2019ra arte atzeratuko litzateke, urtebeteko dirua galduz. Honen atzean Eusko Jaurlaritzaren atzaparra antzematen dugu berriz ere, langile prekarioenen kontura dirua aurreztu nahian! Jarraitu Osagarrien deialdien normalizazioan atzerapenik ez!! irakurtzen

Eusko Jaurlaritza, ASKI DA!

Osagarrien auzian trikimailu gehiagorik EZ!

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:

Eusko Jaurlaritzak bide beretik jarraitzen du osagarrien auzian, trikimailu formalak medio, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileei zor dizkien osagarriak ez ordaintzeko saiakeran. Helburua argia da, 2013 eta 2014ko deialdiak bertan behera uztea edo izoztea. Deialdiok UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan onartuta daude jada eta azken tramitearen zain daude, Gizarte Kontseiluaren onarpenarena, alegia. Baina Eusko Jaurlaritzak osagarrien prozesu judiziala administrazio auzitik errepikatu behar dela esaten duen sententzia berri baten babesa lortu du berriki eta hori erabiliz erabakia atzeratzen saiatuko da.

Jarraitu Eusko Jaurlaritza, ASKI DA! irakurtzen

Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua

STEILASen eta LABen komunikatu bateratua

Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena.

Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen

Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:

Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez.

Jarraitu Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu irakurtzen

Osagarrien deialdiak normaltasunerantz

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua

Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.

Jarraitu Osagarrien deialdiak normaltasunerantz irakurtzen

Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu

Sorpresaz ikusi dugu Unibertsitateak, bere kabuz, biharko Gobernu Kontseilura eramango duela Unibasqekin sinatu nahi duen hitzarmena behin behineko irakasle-ikertzaileei ikerkuntzako merituak ebaluatu ahal izateko. LAB aspalditik ari da kolektibo honentzako seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzen. Alde horretatik, berri ona izan da, baina ekimen honek kezkak ere sortu dizkigu.diskriminaziorik ez Jarraitu Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu irakurtzen