Diskriminaziorik EZ! Bosturtekoak Guztiontzat!

Print Friendly

Sindikatu guztiok – LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT – argi dugu IIP ez-iraunkorraren eskubidea ere badela bosturtekoak jasotzea. Gainera, argi dugu, UPV/EHUn eskubide hori 2015 urtetik aurrera gauzatu behar dela, ondorio guztiekin. Beraz, 2015eko ohiko deialdian ebaluazio positiboa eskuratu dutenei atzerapenak ordaindu beharko litzaizkieke eta aurkeztu ez zirenentzako ez-ohiko deialdi berri bat prestatu beharko litzateke, ondorio ekonomiko berberekin.

Horregatik, Plataforma Bateratuak UPV/EHUko Irakasle-Ikertzaileen Errektoreordeari gaia aztertzeko mahai negoziatzailea deitzea eskatu dio,  negoziazioa abiatzeko hurrengo proposamenarekin:

1.   UPV/EHUko IIPko kide orok, irakaskuntzan 5 urteko ibilbidea metatu ondoren, urteroko deialdian bere irakaskuntza ebaluatua izateko eskubidea izango du.

2.   Bosturtekoen balore ekonomikoak, 41/2008 Dekretuaren 8.4 artikuluak diona erreferentzia gisa hartuta, honelakoak izango lirateke:

  • Irakasle osoak: 1.834,32 euro
  • Gainontzeko irakasle eta ikertzaile doktoreak: 1.485,72 euro
  • Irakasle eta ikertzaile ez-doktoreak: 1.257,24 euro

dagokien eguneraketak kontuan hartuta.

3.   Adostutakoa 2016ko deialdian gauzatuko da, deialdia irakasle e ikertzaile guztioi irekiaz, eta 2015ekoaren ez-ohiko deialdiaren aukera jasoaz.

Errektore-talde honi dagokio orain zintzo eta argi jokatzea, bosturtekoen esleipena bermatuz, bere ondorio akademiko eta ekonomiko guztiekin. Sindikatuok ez dugu etsiko DISKRIMINAZIO HAU ZUZENDU ARTE.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude