EAEko Auzitegi Nagusiak 2014ko osagarrien deialdia egiteko eskatu dio UPV/EHUri!!

Print Friendly, PDF & Email

LAB eta STEILAS sindikatuon Komunikatu Bateratua

Aurreko osagarrien deialdiak berreskuratzeko ahaleginean LAB eta Steilas sindikatuok abiatu genuen 4/2014 sententziaren gaineko egikaritze intzidentea partzialki onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Autoak dio LAB eta Steilas sindikatuok 2014ko urtarrilean aurkeztu genuela demanda epaitegietan, urteroko deialdien eskubidea eskatuz, eta aldeko epaia 2014ko martxoan eman zela. Ondorioz, 2015eko deialdia martxan jartzearekin UPV/EHUk ez duela epaiaren behin-behineko egikaritzea betetzen eta unibertsitateari eskatzen dio 2014ko deialdia ere egin dezan.

soldata_duinak

Auzitegi Nagusiaren argudio bera erabiliz, 2013ko deialdia errekuperatzeko aukerak ikusten ditugu. Izan ere, LAB eta Steilas sindikatuok gaiaren bide judiziala 2013an hasi genuen, PRECOra eraman genuenean. Eta ondorioz, 2013ko deialdia ere egin behar dela onartzea jada eskatua dugu Auzitegi Nagusian bertan.

Gizarte Kontseiluaren baitan auzia bideratzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Unibertsitatearen arteko 2015eko ekaineko akordioak– 2015eko deialdia atzera eraginik gabe onartzekoa, aurretik Gobernu Kontseiluak erabakitakoaren aurka, eta 2016ekoa apirilean egitekoa– sortutako bidegabekeriari aurre egiten jarraituko dugu. Aurreko urteetako deialdiak egiteak zailtasun teknikoak dituenez, Steilas eta LAB sindikatuok deialdi horien atzera eragin ekonomikoa aldarrikatzen dugu, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak atzera eraginaren inguruan onartu zuen atala errekuperatuz (13. oinarria). Horretarako, hasiak ditugu kontaktuak unibertsitatearekin eta eskatuak ditugu bilerak Unibasq eta Eusko Jaurlaritzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude