UPV/EHUn atzo gertatutakoaren aurrean LABen jarrera

Print Friendly

Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu atzo Leioako UPV-EHUko kanpusean lanean ari zela zauritu zuten langileari. Hau ez da lan istripu bat, guztiz lekuz kanpo dagoen eraso baten ondorioa baizik. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen dekanotzan gertatukoa onartezina da eta horrela adierazi nahi dugu LABetik.

Era berean, ikasleen borrokari errepresioaren bidez erantzutea bide okerra dela adierazi nahi dugu. Eta antzua, ez duelako ezer konpontzen. Ez ditugu campusak indar polizialez beteta ikusi nahi. Ze nolako hekuntza sistema behar eta nahi dugun da, ez errepresioa, hezkuntzako komunitatearen eztabaidaren erdian egon behar duena. Horrela izatea guztion ardura eta erantzukizuna da, baita ikasleena ere. Unibertsitate ereduaren eztabaida indartzea eta atzo gertatutakoaren atzean dauden helburu politikoen artean alde handia dagoela iruditzen zaigu guri.

Martxoaren 22an hezkuntza ez unibertsitarioan greba eguna deitu dugu gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuek, eta 23rako ikasleek egin dute deialdia. Egun hauetan ebaluazio sistema aztergai jarri dugu, egun dagoena aldatzea behar beharrezkoa jotzen dugulako. Nolako hezkuntza sistema behar eta nahi dugun Euskal Herrian eztabaidatzeko eta erabakitzeko borroka bizia dela erakusten duten deialdiak dira.

Inposatu diguten hezkuntza eredua aldatzeko borondatea eta konpromisoa dagoelako egin dira aipatutako deialdiak. Akats ikaragarria iruditzen zaigu Jaurlaritzaren arazo politiko nagusienetakoa izan behar duena, orden publikoko arazo huts bilaka daitekeela ikustea. Uriarte eta Mendozaren hezkuntza politika ataka batean jartzea da helburua, bestelako politikak egitera behartzeko. Gaur badute eztabaida honi ihes egiteko modua.

Hezkuntza sistema ulertzeko eta antolatzeko proposamen ezberdinak daude Euskal Herrian. LABentzat behar beharrezkoak dira proiektuak elkarren artean konfrontatzea eta inposatu digutena aldatu ahal izateko borroka indartzea. Horretarako biderik hoberena da ikasle, irakasle eta langileak borroka honetan batzea eta jende gehiago borrokara batzeko bideak eskaintzea. LABen iritziz momentu aproposa da hezkuntza eredua aldatzeko borrokaren eztabaida egiteko ikasle eta sindikatuen artean, bi eremuen artean eskuz esku lan egin ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude