Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira

Print Friendly, PDF & Email

Atzo, azaroaren 5ean, UPV/EHUko kolektibo ezberdinen mahai negoziatzaileak bildu ziren ondorengo puntuak tratatzeko:

  • Borondatezko erretiroa hartzeko pizgarrien (2012-2014) gaineko epaia exekutatzearen inguruko informazioa.
  • 2015eko otsailaren 5eko akordioaren –UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena– ezeztatzeko proposamena (atxikia).

LABek epaia exekutatzeak izan duen bilakaera administratiboa kritikatu du. Negoziazio markoa albo batean uzteak nahasmena eta desinformazioa ekarri ditu. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak primen etetea baliogabetu duenez, LABek eskatu du prima horiek bere demanda galdu dutenei ere ordaintzea inkoherentziak eta diskriminazioak ekiditeko.

Epaia exekutatzeari dagokionez, 2012ko urtarriletik borondatezko erretiroa hartu zuen MUFACEko pertsonalak primak kobratzeko eskubidea duela eta primak erretiro pentsioarekin bateragarriak direla. Administrazioak interesatuei bide administratibotik informatuko die. Gainontzeko pertsonalarentzako, pertsonal laborala eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuta dauden pertsonal funtzionarioa, oraindik ez dago erantzunik Gizarte Segurantzako zuzendaritzaren aldetik. Edozein kasutan gu seguru gaude pertsonal honentzat ere primak eta pentsioak bateragarriak izango direla. Bileran adostu da erantzun hori jasotzen ez bada azaroan UPV/EHUko Administrazioa prest dago pertsonal honi trataera berdina emango duen ebazpen bat egiteko.

Bileraren bigarren puntua, 2015eko otsailaren 5eko akordioa – UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena – ezeztatzeko proposamenak, Pertsonal laboralaren lan hitzarmenak eta lan baldintzen akordioa eta 2005ean sartutako hobekuntzak indarrean daudela suposatzen du. Akordio hauetan ere borondatezko erretiro primak jasotzen dira. Beraz, prima hauek 2015eko uztailaren 24ean sinatutako erretiroaren gaineko akordioan nola uztartzen diren negoziatu beharra dago.

Honengatik, eta kontuan hartuta aipatutako erretiroaren gaineko akordioan jasotako irakaskuntza enkargu/lanaldi murrizketak primekin bateragarriak ez direla murrizketa hauen deialdia azaroa pasa arte atzeratuko dira. Orduan, primen inguruan erabakiak hartuko dira eta pertsonalak aukeratu ahal izango du primen eta irakaskuntza enkargu / lanaldiaren murrizketen artean.

Gai guzti hauek hurrengo Erretiroaren Batzorde Teknikoaren bileran, azaroaren 19an, tratatuko dira eta espero dugu akordiotara heltzea.