Erretiroari lotutako irakaskuntza ahalmenaren murrizketa eskatzeko deialdiak

Print Friendly

Argitaratu berri dira erretiroari lotutako irakaskuntza murrizketak eskatzeko deialdiak, 2017/2018 ikasturteko lehenengo lauhilekotik aurrera aplikatzeko. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaitzen da.

Gogoratu irakaskuntza ahalmenaren murrizketak erretiro data baino 5 urte lehenagotik har daitezkeela eta ez direla bateragarriak erretiro primak jasotzearekin. Hortaz, erretiro adina hurbildu ahala, nork bere errealitatetik eta ikuspegitik, hautua egin beharko du. Zure hautua irakats ahalmenaren murrizketak badira eta bete betean disfrutatu nahi baditugu, eskaera garaiz egin behar duzu. Horretarako, zure erretiro-adina eta baldintzak ezagutu behar dituzu (esteka). Zalantzak baldin badituzu, jarri gurekin kontaktuan

Deialdiak hiru dira, hartu nahi den erretiro motaren arabera (erretiroa hartzeko baldintzak betetzen badira noski!):

  1. MUFACEko irakasle-ikertzaileentzat, 55 eta 64 tarteko adina baldin baduzu, 65 urte bete aurretik borondatezko erretiroa hartuko baduzu eta primaren ordez irakaskuntza ahalmenaren murrizketa eskatu nahi baduzu.
  2. Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak). Kasu honetan bi egoera ditugu:
    • 2013 aurreko legedia aplikatuko zaien langileak: 2019 urtea baino lehen 61 urte betetzeaz gain, 2013an sinatutako akordioaren zerrendetan daudenak. Kontuan hartu egoera honetan daudenek murrizketen azken bi urteak bakarrik disfrutatuko dituztela dagoeneko.
    • 2013 osteko legedian kokatzen diren gainontzeko langileak: hauentzat erretiro partzialeko adina progresiboki doitzen doa, beti ere gutxieneko 33 urtetako kotizazioak bermatuz gero (ikusi esteka).
  3. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), erretiro arrunterako edo aurre erretirorako adina betetzean erretiratuko badira. Hau da:
    • Erretiro arruntaren kasuan, erretiro adina 65-67 adin tartean kokatzen da, erretiro urtearen eta kotizatutako urteen arabera (ikusi esteka).
    • Aurre erretiroa, erretiro arrunterako dagokizun adina baino bi urte lehenagotik eska dezakezu, beti ere 35 urtetako kotizazioak badituzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude