Erretiroari Lotutako Irakaskuntza Murrizketak Eskatzeko Deialdiak

Print Friendly, PDF & Email

Martxoan argitaratu ziren erretiroari lotutako irakaskuntza murrizketak eskatzeko deialdiak. Eskaerak aurkezteko epeak bi dira, murrizketak noiztik aurrera aplikatuko diren kontuan hartuta:

  • 2016/2017 ikasturteko 1. lauhilekotik aurrera: apirilaren 30a arte;
  • 2016/2017 ikasturteko 2.lauhilekotik aurrera: urriaren 30a arte.

Irakaskuntza ahalmenaren murrizketak erretiro data baino 5 urte lehenagotik har daitezke eta ez dira bateragarriak erretiro primak jasotzearekin.

Deialdiak hiru dira, hartu nahi den erretiro motaren arabera (erretiroa hartzeko baldintzak betetzen badira noski!):

a) 55 eta 64 tarteko adina duten MUFACEko irakasle-ikertzaileentzat, 65 urte bete aurretik BORONDATEZKO ERRETIROA hartuko badute. Prozedura  deskargatu dezakezu.

b) 5/2013 Errege Dekretuan aurreikusitako txandako kontratuaren formularen bidez ERRETIRO PARTZIALA hartuko duten lan kontratuko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak). Erretiratu osteko irakaskuntza-zerbitzuak jarraian metatu nahi badira, espresuki eskatu behar da. Prozedura eta eskaera orria (doc formatuan eta odt formatuan) deskargatu ditzakezu.

c) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak)  ERRETIRO ARRUNTERAKO edo AURRE ERRETIRORAKO adina betetzean erretiratuko badira (65 urte edo dagokiona). Prozedura deskargatu dezakezu.

Gaiaren konplexutasunaz eta garrantziaz ohartuta, LABek erretiroaren alde garrantzitsuen inguruko laburpena prestatu du. Hemen duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude