Gaur bildu da lehenengo aldiz Klaustro berria

Print Friendly

Klaustroa_20160225Klaustroko Mahai berria, Gobernu Kontseilurako ordezkariak eta Klaustroko Estatutuen Batzordekideak aukeratu dira. Gobernu Kontseilurako aukeratutako 31 ordezkarietatik 13-14 izan dira LABek bultzatutako hautagaitzen ordezkari hautatuak. Horretaz gain, Aldezlearen 2015eko Memoria aztertu da.

Gaur, otsailak 25, bildu da lehenengo aldiz 2015 urteko abenduan aukeratu zen Klaustro berria. Hauteskundeotan, AZP-ri dagokionez, LABek bultzatutako Geroa hautagaitzak 9 ordezkari (29tik) lortu zituen eta IIP eremuan bultzatutako Sektore Kritikoko hautagaitza ezberdinek emaitza onak ere eskuratu zituzten.

Klaustroko Mahaian LABek bultzatutako 3 ordezkari hautatu dira: AZP, IIP Doktore ez Iraunkorra eta Bestelako IIP sektoreetakoak.

Gobernu Kontseilurako hautatutakoak

Klaustroak hautatzen dituen Gobernu Kontseiluaren 31 ordezkarien artean LABek bultzatutako hainbat ordezkari aukeratu dira. AZP-ri dagokionean, ordezkari bat eskuratu du Geroa hautagaitzak.

IIP-ren eremuan, IIP doktore Iraunkorren ordezkarietatik (8), 3 sektore kritikokoak izan dira; IIP ez doktore Iraunkorretatik (2), 1 sektore kritikokoa izan da eta Bestalako IIP-ren ordezkari bakarra sektore kritikoko kidea ere izan da.

Aurrekoez gain, ikasleen ordezkariak (5) ere aukeratu dira. Eremu honetan, Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak ez zuela hautagaitzarik aurkeztu gogoratu behar da.

Laburbilduz, gaurko Klaustroan aukeratutako AZP-ren eta IIP-ren eremuetako 26 kideetarik 13 LABek bultzatutako hautagaitzetako kideak izan dira. Hori horrela, Gobernu Kontseiluak dituen 43 kide guzitetarik 13 bat kide LABek bultzatutako hautagaitzetan aurkeztutakoak izango dira.

Gobernu Kontseilu berria datorren martxoaren 10ean batuko da. Esan bezala, 43 dira honen kideak: Errektorea, Idazkari Orokorra eta Gerentea (berezko kideak); Errektoreak izendatutako kideak (8), Gizarte Kontseiluaren ordezkaria (1) eta Klaustroak aukeratutakoak (31). Honen eginkizuna da UPV/EHUren erabaki nagusienak hartzea AZP-ri zein IIP-ri zein unibertsitate osoari dagokionean: Aurrekontuen Aurreproiektua onartzea, lanpostuak sortu eta esleitzea, euskararen normalkuntzarekin lotutako erabakiak, eta beste hainbat.

Lortutako emaitzak onak direla uste dugu, eta abiapuntu egokia datozen lau urteetan egin beharreko lanari eusteko.

Hautaketa guzti horiez gain Aldezlearen 2015 urteko Memoria aurkeztu eta jorratu da. Baten batek irakurtzeko interesa badu eskatzea baino ez du egin behar,  eta heleraziko diogu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude