Gaurko konzentrazioetan 130 pertsonak hartu dute parte

Gaur goizean eta arratsaldekolehen orduan egindako 4 konzentrazioetan 130 pertsona bildu dira.

LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako konzentrazio jendetsuena Leioan izan da, 70 pertsona bildu direlarik. Donostian 15 pertsona batu dira, eta Gasteizen  18. Goizean, bestalde, 23 lagun bildu ziren sindikatuok egindako deialdian.Ekimenotan lau sindikatuok defendatu eta aldarrikatu ditugun puntuak jasotzen zituen eskuorria banatzen egon gara sindikatuetako kideok:

  1. 2016ko akordioa eta 2016 eta 2017ko deialdiak (Gobernu Kontseiluak berretsiak) oso onuragarriak dira langileentzat eta birkokapenak bermatzen dituzte soilik egonkorrek betetako lanpostuak deitzen direlako.
  2. Administrazioak erakutsitako arduragabekeria eta norabide falta nabarmena da, eta, gainera, akordioen alde bakarreko aldaketa proposatzeko orain.
  3. Ez da zertan 2018ko deialdia 2016 eta 2017ko deialdiekin batera egin, Administrazioak bere proposamenean onartzen duen bezalaxe. Badaude bestelako aukerak presaka eta korrika ibili behar gabe.
  4. Egonkortasun Akordio berria ez dagoen edota erdiesenn ez den bitartean, lanpostu finkoa lortuko ez luketen langile apurrak birkokatzeko konpromisoa. Ondorioiz, 38 lanpostu horien proposamena kentzea edo inor lanik gabe ez geratzeko proposamen bermedunak ekartzea exigitzen dugu.

Ekimenak, gainera, UPV/EHUren Gerentziaren proposamen aldaketa erakarri du. Gaur goizean, Pertsonaleko Gerenteordetzak proposamen berria bidali du. Proposamen horretan, lan kontratudun esparruko lanpostuak eskaintzea baino funtzionarioen alorreko administrari laguntzaileen Eskalako 38 lanpostu egitea lehenesten da. Honen inguruan hitz egingo da, besteak beste, datorren asteko asteartean, urriaren 30ean, egingo den Batzorde Negoziatzailearen bileran.

Sindikatuen eta administrazioaren arteko negoziazio prozesua nola bukatuko den, beraz, ikusteke dago. Horretaz eta gainontzeko gaietaz jarraituko dugu informatzen.