Gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta finkatzeko proposamenak onartu ditu Gobernu Kontseiluak

Print Friendly

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak B eta A tarteetako gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta aurreko deialdietan esleitutakoak finkatzeko Gizarte Kontseiluari helarazteko proposamena onartu zuen 2016ko martxoaren 10ean egindako bilkuran.

2015eko irailaren 8an EHAAn argitaratu zen aipatu osagarriak eskatu eta finkatzeko 2015eko deialdia. Unibasq-ek UPV/EHUko IIPkoek aurkeztutako eskariak behin ebaluatuta, Gobernu Kontseiluak B1, B2, B3, A1 eta A2 eta unibertsitate eskolako titularren berariazko tarteen esleipena proposatzea eta esleipen efektiboa burutu dezan proposamena egitea Gizarte Kontseiluari erabaki zuen.

Bestalde, aurreko deialdietan esleitutako osagarriak finkatzeri dagokionez, Gizarte Kontseiluari I. Eranskinean agertzen ziren B1, B2, B3, A1 eta A2 tarteen egonkortasuna proposatzea eta 2015eko deialdian aurrekoetan esleitutako osagarriak finkatzeko eskaerarik aurkeztu ez dutenen kasuan (proposamenaren II. Eranskinean agertzen zirenak) dagokion egonkortasuna burutu dezan maila eta tartea edo puntuazioa aintzat hartuta proposatzea onartu zen Gobernu Kontseiluan, eztabaida luzearen ondoren, gehiengo zabal batez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude