Gizarte Funtsaren bitartez 105.000 € banatuko dira aurten

Print Friendly

Gaur goizean, AZP eta IRIkoen Batzorde Negoziatzailea bildu da, administrazioak sindikatuoi bidalitako 2017ko Gizarte Funtsaren proposamenean jasotako zenbatekoaz hitz egiteko.

Administrazioak egindako proposamena 2017an Gizarte Funtsaren munta 94.500 €tan jartzea zen.  LABek, aitzitik, kopuru hori langileen eskubideen kontura egindako murrizketa izango litzatekeen heinean, eta aurreko urteetan esandakoaren ildotik, ez du ontzat jo proposamen hori eta gutxienez, AZP zein IRIkoen hitzarmen kolektiboetan jasota dagoen kopurua ezarri beharko litzatekeela gaineratu du (105.000 €), bestela administrazioaren komenioen ez betetzea, alde bakarrez, izango bailitzateke.

Gauzak horrela, administrazioak 105.000 € ezartzea onartu du eta 2018 urteari begira kopuru hori handitzeko negoziazioak hasteko prest agertu da. Horiek horrela, datorren astean aurkeztuko den 2017rako Aurrekontuen aurreproposamenean 105.000 € agertuko dira Gizarte Funtsaren diru-laguntzetan banatzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude