Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017ko LEParen Oinarriak onartu ditu

Iragan ostegunean, irailaren 27an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2016 eta 2017 urteetako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) Oinarriak onartu zituen. Deialdi bakarrean egikarituko den LEP honetan, guztira 77 lan-kontratudunen lanpostu (44 2016koari dagozkionak eta 33 2017koari dagozkionak) aterako dira.  LEPa 32 aldeko bozkarekin eta abstentzio 2rekin onartuak izan ziren Oinarri Orokor zein Espezifikoak.

Orain, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira Oinarri Orokor eta Espezifikoak. Horien argitaratzearekin batera argitaratuko dira ere gaitegi ezberdinak. Eta Oinarri Orokorretan dioenez, «deialdi honetatik sortutako hautaketa prozesuetan parte hartzeko eskariak hogei (20) egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, oinarri orokor hauek eta oinarri espezifikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita».

Hautaketa prozesua oposizio fasearekin hasiko da, «eta gutxien dela hiru (3) hilabete igaro beharko dira oinarri espezifikoetan adierazitako galdera sortak argitaratzen direnetik; galdera sortak, edozelan ere, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzen diren egunean argitaratuko dira».

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakian zehaztuko dira lehenengo ariketa egiteko tokia, data eta ordua.

LABek, UPV/EHUko lan kontratudun behin-behineko langileek Lan Eskaintza Publiko hau berme ahalik eta zabalenekin burutzeko lan egin du eta hurrengo urteetarako aurreikusten diren deialdi berrietan ere halakoak exijituko ditu.

LAB jakitun da hainbat sektorek (unibertsitatetik kanpokoak zein barrukoak) hau bezalako deialdi bermedunaren aurka duten jarrera setati eta arriskutsuaz, zeinak Lan Eskaintza Publikoak oposaketa hutsez egin izatera eraman ditzakeen, duela gutxi Madrilen gertatu den bezala.

Horretaz gain, LAB sindikatuaren UPV/EHUko Sail Sindikalak, talde eta eskala ezberdin gehienen galde-erantzunak prestatuko eta banatuko ditu, aurkeztuko direnei erraztasun ahalik eta handienak emateko asmoz.

Gobernu Kontseiluaren erabakia
2016-2017ko LEP-ren Oinarri Orokorrak
1. Taldeko lanpostuen Oinarri Espezifikoak
2. Taldeko lanpostuen Oinarri Espezifikoak
3. Taldeko lanpostuen Oinarri Espezifikoak
4. Taldeko lanpostuen Oinarri Espezifikoak