Hauteskunde sindikalak UPV/EHUn :: Izan bidelagun, bozkatu LAB!

Murrizketa garaiak bizi izan ditugu azken urteotan, UPV/EHUn ere. Madrilen zerbitzu publikoak ahuldu eta deuseztatzeko erabakiak bultzatu dituzte, krisialdiaren aitzakiarekin austeritatea lege bilakatuz. Gurean, Eusko Jaurlaritzak Madriletik eratorritako neurriak zintzo bete ditu, erabaki propioak alboratuz. Eta UPV/EHUn neurri horien ondorioak, guztiak izan ez badira ere, pairatu ditugu: soldata murriztea, finantziazio eskasa, behin-behinekotasun tasa izugarriak, Lan Postuen Zerrendatik kanpoko kontratuak betikotzeko joera, lan osasunean ez inbertitzeko erabakia….–>

LABen jakitun izan gara horretaz guztiaz. Eta EHUko langileek aurreko hauteskunde sindikaletan emandako babesa gure lan baldintzak eta eskubideak defendatzeko erabili dugu: enplegu maila ez galtzeko, egonkortasun akordio berria bultzatzeko, langileentzako bermeak dituzten Lan Eskaintza Publikoak burutzeko, genituen eskubideak ez galtzeko… Jaurlaritza eta EHUko Zuzendaritzaren jarreren aurka askotan izan bada ere.

Hurrengo urteetan kendu ziguten eros-ahalmena berreskuratzeko, urte asko EHUn behin-behinean daramaten langileen eskubideak defendatzeko, karrera profesionala aldarrikatzeko, kontziliatzeko neurri eraginkorrak adosteko eta negoziazio kolektiboaren bitartez akordio onuragarriak eskuratzeko (indarrean dauden batzuk aldatuz -Lan poltsen kudeaketarakoa, zerbitzu betekizun eta eginkizunen esleipenen akordioak, esaterako- eta berriak erdiesteko) langileen babes handia izatea funtsezkoa da.

Lan-harremanen estatalizazio eta prekarizazioari mugak jarri behar dizkiegu, Madrilgo eta hemengo indar politikoek (PSOE, PP, PNV) estatu mailako sindikatuekin (UGT, CCOO) onartutako Negoziazio Kolektiboaren erreforma, Lan erreforma, jubilazio adina atzeratzeko neurriak indargabetzeko lan egin behar dugu eta gure lan hitzarmen eta akordioak lehenetsiz hemen hartutako neurriak defendatu.

Inboluzio politiko eta soziala sustatzen ari diren garaiotan, urteotako borrokaren bidez lortutakoa arriskuan ez jartzeko aurrera urrats berriak eman behar ditugu: lana eta bizitza egoki uztartzeko; inboluzioaren aurrean, gure erabakiak hartzeko; estatalizazioaren eta estatu mailako neurri atzerakoien ordez, lan harremanetarako esparru propioa eta langileen egoera hobetzeko neurri eraginkorrak bultzatu. Horiek dira LABen hautuak. Hautu horien alde egiteko zenbat eta indar sindikal handiagoa, orduan eta hobe.

Langile boterea indartzeko, langile finkoa nahiz behin-beninekoa edo aldi baterakoa izan, sektore guztien eskubide eta beharrak kontuan hartzen dituen sindikalismoa behar dugu. Horretan ari da lanean EHUko LAB. Horren aldeko bozka eskatzen dizugu, zure bidelagun izateko. –>Jarraitu irakurtzen