Herriak libre!

Print Friendly

Gaur, hilak 19, Audientzia Nazionalak Askapenaren bost kide –Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Gabi Basañez eta gure lankide Unai Vázquez– eta lau elkarte –Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke– epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.

HerriakLibre_logoEpaiketa berri honek Estatu espainiarrak militantzia politikoa –kasu honetan, militantzia internazionalista– epaitzen tematuta jarraitzen duela erakusten du, horretarako gutxieneko bermeak eta frogak albo batera utzi behar baditu ere.

Epaiketa politiko berri honi aurre egiteko asmotan, Herriak Libre dinamikaren baitan irailetik aurrera Espainiar Estatu inperialista epaitzeko herri epaiketak egin dira Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan zein nazioarteko hainbat hiritan. Internazionalismoaren aurkako eraso honen aurrean Espainiar Estatua epaitu da. LABek borroka internazionalistarekiko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean lanean jarraitzeko bere konpromisoa berresten du.

Era berean epaituak izango diren 5 lagunei -tartean UPV/EHUko gure lankide Unai Vázquezi- gure elkartasun beroena helarazi nahi die.

Epaiketa politiko gehiagorik ez!

Gora munduko herrien elkartasuna eta xamurtasuna!