Irakaskuntza Murrizketarik Gabeko Erretiro Eskaerak: Primak

Print Friendly, PDF & Email

Irakats murrizketak hartu gabe erretiroa eskatu nahi duen orok (MUFACE zein Gizarte Segurantzako  Erregimen Orokorrekoa izan) urtean zehar aurkez dezake eskaera, erabakita duen erretiro data baino 3 hilabete lehenago. Kasu horretan, 65 urte bete aurretik erretiratuz gero, murrizketen ordez prima bat jasotzeko eskubidea izango du.

ERRETIRO PARTZIALAri dagokionez, jakin dugu aurten EZ dela egongo deialdi espezifikorik,  aurreko urteetan egin izan den bezala, eta norberak eskatzen duenean hasiko dela tramitazioa. Erretiro partziala eskatzeko orduan kontutan hartu beharrekoak:

  • Lan kontratudun irakasle-ikertzaile finko edo egonkorra izanik, 61 urterekin erretiro partziala hartu ahal izateko, 2013ko martxoaren 27an UPV/EHUn onartutako erretiro partzialeko planeko zerrendetan egon behar da. Kasu honetan, irakats ahalmenean murrizketarik hartzen ez bada, 4 hileko prima jasotzeko eskubidea dago.
  • Zerrenda horietan egon gabe erretiro partzialerako eskubidea duten gainerako laboralek, 6 URTETAKO ANTZINATASUNA ETA BAKANTEAN daudenak, berdin jokatu behar dute baina jakinda legedi berria aplikatzen zaiela. Hauek ez dute primak jasotzeko eskubiderik.
  • Tramiteak bideratzeko gutxienez 3 hileko tartea behar da, hortaz 6 hilabete lehenago eskatzea ez dago txarto.
  • Aldez aurretik Gizarte Segurantzari norberaren erretiro informatiboa eskatzea komeni da, ezustekorik ez izateko eta pentsio partzialaren zenbatekoa ezagutzeko (erretiratzeko eskubidea baino urtebete lehenago eska daiteke, aurretik hitzordua eskatuta).

Deskargatu dezakezu guk egokitu dugun eskaera orria doc formatuan edo odt formatuan.

Gaiaren konplexutasunaz eta garrantziaz ohartuta, LABek erretiroaren alde garrantzitsuen inguruko laburpena prestatu du. Hemen duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude