Irakaskuntzan ere oro ez da urre: “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Ibaetako Campusean egon da

Print Friendly, PDF & Email

LABek bere Ekintza Sindikala eraberritu eta gaur egun pairatzen ari garen lan munduaren prekarizazioari aurre egin nahi dio, sektore publikoan ere. Modu horretan, prekarizazioaren normaltasunez errotzeari aurre egiteko asmoarekin, LABek bere Ekintza Sindikaleko ildo nagusiena izango du prekarietatearen aurkako jarduna.kaiera-EHUweb

Prekarietatearen aurkako ekimen honen lehen urratsa prekarietateari aurpegia jartzea litzateke. Helburu honekin prekarietatearen kaiera Euskal Herri osoan barrena dabil.

Lan horretan ari gara langileekin. Galdetegi bidez langileek beraiek pairatzen edota ezagutzen dituzten prekarietate aldagaiak argitara ateratzeko aukera eskaini diegu. Lehen urrats honen amaieran, jasotako erantzun guztiekin prekarietatearen manifestua egituratzeko asmoa dugu. “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” jarri dugu martxan, bertan, sektore publikoko langileek prekarietatearen inguruko bizipen eta esperientziak jasotzeko.

Prekarietatearen lanketa hau maila konfederalean lantzen ari gara, hau da, sektore guztietan. Kaiera Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian aurkeztu zen aurreko egun batean eta ostiralean, Donostiako EHUn egon zen, irakaskuntzako langileek prekarietatearen inguruan dituzten bizipen eta ekarpenak jasotzeko. Datozen asteetan, soziokomunitarioa (Bizkaia) eta osasungintzako (Nafarroa) langileen ekarpenak jasoko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude