Irakasle-ikertzaileak: erretiroari lotutako deialdiak

Argitaratu berri dira erretiroarekin lotutako deialdiak, lau guztira. Erretiroa eskatzeko hiru deialdiren eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 9tik 31ra bitartekoa izango da; bestean, erretiro partziala hartzekotan, erretiroa hartzeko data baino hiru hilabete lehenago. Gaia konplikatua da, eskema argi bat egiten saiatu gara. Hemen topatuko duzue erretiro mota desberdinen laburpena.

A) ERRETIRO KONPROMISOA + IRAKATS AHALMENAREN MURRIZKETA

2020/2021 ikasturteko bigarren lauhilekoaribegira, erretiro konpromisoarekin lotutako irakats ahalmenaren murrizketak eskatzeko deialdiak bi dira, hartu nahi den erretiro motaren arabera (baldintzak betetzen badira, noski!):

A.1)     MUFACEko irakasle-ikertzaileentzat, 65 urte bete aurretik borondatezko erretiroa hartuko badute eta primaren ordez irakaskuntza ahalmenaren murrizketa eskatu nahi badute. MUFACEkoa bazara eta 2021ko otsailerako 55 eta 64 tarteko adina baduzu, hau izan daiteke zure aukera (deialdia).

A.2)     Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), erretiro arrunterako edo aurre erretirorako adina betetzean erretiratuko badira (deialdia). Hau da:

  • Erretiro arruntaren kasuan,erretiro adina 65-67 adin tartean kokatzen da, kotizatutako urteen arabera (ikusi esteka).
  • Aurre erretiroa, erretiro arrunterako dagokizun adina baino bi urte lehenagotik eska dezakezu: 35 urte eta 9 hilabete kotizatuak badituzu 63 urterekin har dezakezu, 35 urte kotizatuta izanez gero, 64 urte eta lau hilabete beteta izan behar dituzu. 

A.3)    Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak lanaldi osoko kontratuan) (deialdia). Erretiro partzialerako adina progresiboki doitzen doa eta gutxienez 33 urtetako kotizazioak bermatu behar dituzte —62 urte (35 urte eta 3 hilabete edo gehiago kotizatuta) edo 63 urte (33 urte kotizatuta)— (ikusi esteka). (Gizarte Segurantzaren orrian ez dago euskaraz).

Gogoratu irakaskuntza ahalmenaren murrizketak erretiro data baino 5 urte lehenagotik har daitezkeela eta ez direla bateragarriak erretiro primak jasotzearekin. Zure hautua irakats ahalmenaren murrizketak badira eta bete betean disfrutatu nahi badituzu, eskaera garaiz egin behar duzu. Horretarako, zure erretiro-adina eta baldintzak ezagutu behar dituzu.

B) ERRETIROA + PRIMA

Irakats ahalmenaren murrizketen ordez erretiro primak eskatzeko hautua egin dutenentzat deialdiak:

B.1) Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak lanaldi osoko kontratuarekin), 4 hileko ordainsaria jasoko dute kalte ordainetan, erretiro partziala hartzeko adina izateko eskubidea badute: 62 urte (35 urte eta 3 hilabete edo gehiago kotizatuta) edo 63 urte (33 urte kotizatuta) (deialdia).

B.2) Borondatezko erretiro pizgarriduna, 2020. urtean 60 eta 64 urte bitartean izango dituzten karrerako funtzionarioentzat, eta 63 eta 64 urte bitartean izango dituzten lan kontratudun finkoentzat, borondatezko erretiro pizgarriduna eskatuko badute. Hauek, erretiroa hartzeko unean adinaren araberako ondainsaria jasoko dute (4 eta 18 hileko ordainsarien artekoa) (deialdia).