Irakasle-ikertzaileak: Seiurtekoen deialdia

Ikerlana ebaluatzeko eskabideak aurkezteko deialdiak (seiurtekoak) publikatu dira:

Oraindik ez dago irekita transferentzia seiurtekoak eskatzeko aukera.

Epea: 2020ko urtarrilaren 15etik 31ra

Salatu behar dugu, iazko deialdian gertatu zen bezala behinbehineko irakasleikertzaileen kasuan, Ikertzaile eta Irakasle laboralentzako deialdia bakarrik plaza iraunkorra okupatzen duten bitarteko irakasleei zabaltzen zaiela nahiz eta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak arrazoia eman zion aurreko deialdiari LABek egindako helegiteari eta, plaza iraunkorra okupatzen duten bitarteko irakasleei ez ezik, gainerako aldi baterako irakasle eta ikertzaileei seiurtekoak aitortu eta ordaintzeko eskubidea ebatzi zuen.