Irakasle-ikertzaileen eremuko negoziazio kolektiboa martxan jartzea eskatzen dugu!

LAB eta Steilas sindikatuok behin eta berriz adierazi dugu lehentasuna ematen diegula negoziazioari eta konponbide kolektiboei. Hala ere, azken urteetan bide judiziala izan da nagusi langileen eskubideak defendatzeko orduan. Baina bide hori salbuespenekoa izan beharko litzateke, lan-baldintzak ez baitira epaitegietan erabaki behar. Horregatik, UPV/EHUko zuzendaritzari esaten diogu, ohizko kudeaketatik eratorritako jarduerez haratago, garaia iritsi dela azkenaldiko blokeoa gainditu eta aspalditik esku tartean ditugun gaiak mahai gainean jartzeko. Irakasle eta ikertzaileen eremuan negoziatu beharreko gaiak asko dira, ugariak baitira konpontzeko arazoak. Hona aurreikusten ditugun batzuk:

1.-Ikertzaileen lan-baldintzak:

  • Ikertzaile predoktoralen eta posdoktoralen lan-baldintzak: kontratu motak, iraupenak, kalte-ordainak, beka-zubia, ikertzaileen ibilbidea ikertzaile iraunkor bihurtu arte,…

2.-Erretiro partzialerako akordio berria:

  • 2013an sinatu zen erretiro partzialerako akordiotik kanpo dauden UPV/EHUko langileentzat, indarrean dagoen araudiak finkatzen dituen baldintzetara egokituta (IRI/AZP).

3.-UPV/EHUko arautegiak berrikusi:

  • Ordezko irakasleen kontratazioa kudeatzeko arautegia.
  • Irakaskuntza esleitzeko eta irakasleen artean banatzeko arautegia.

4.- Soldatak (UPV/EHU – Eusko Jaurlaritza):

  • Eros-ahalmena errekuperatzeko soldata igoera.
  • 41/2008 Dekretua, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoa, ordezko partzialen soldaten proportzionaltasun eza zuzentzeko eta behin-behinekoen bosturtekoak ordaindu ahal izateko.
  • Behin behineko irakasle eta ikerlarientzako seiurtekoak.
  • Europako sententzien aplikazioa: behin-behinekoen kalte-ordaina
  • Itzarriri ekarpenak.
  • Osagarri gehigarrien deialdien normalizazioa.

5.- Egonkortasuna:

  • Plaza jabegabeetan (bakanteetan) dauden ordezkoen konpromisoak arautzea.
  • Europako sententzien aplikagarritasuna: Irakasle elkartuak mugagabe ez-finkotzat (indefinido no fijo) hartzeko beharra.

6.- Enplegu Publikoaren Eskaintza:

  • Eskainiko diren lanpostuak zehazteko irizpideak.
  • Ikertzaile finkoen plazen eskaintza.

7.- Formakuntza:

  • PPP: indarrean dagoen planaren balorazioa.
  • Ibilbide profesionalari loturiko formakuntza.

8.- Sailen berrantolaketa:

  • Zentroen berrantolaketaren kasuan sinatu zen antzeko akordioa, irakasleen eskubideak bermatzeko.

9.- UPV/EHUn berritu behar diren planak (IRI/AZP):

  • Plan Estrategikoa, Ikerkuntza Plana, Unibertsitate Plana, Euskara Plana, Berdintasun Plana.

10.- Unibasq: osagarriak eta akreditazioak

  • Negoziazio mahaiaren osaketa Unibasq–Sindikatuak–UPV/EHU, ebaluazio irizpideak negoziatzeko.
  • Akreditazioetan deialdi irekia urtean zehar.

Bestetik, arreta berezia jartzeko beharra ikusten dugu behin-behineko irakasle-ikertzaileen eta irakasle-ikertzaile partzialen egoeran. Gaiak asko dira, baina gonbitea luzatzen diegu gainerako sindikatuei guztion ekarpenekin zerrenda osa dezagun. Unibertsitateari dagokionez, ikasturtean zeharreko negoziazio kolektiboan  ardatz  izan daitezkeen akordio edota hitzarmenen  inguruan  planifikazio bat  proposatzea eskatzen diogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude