Irakasle-ikertzaileen erretiroari lotutako deialdiak

Argitaratu berri dira erretiroarekin lotutako deialdiak, lau guztira. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 13an amaituko da hiru deialditan; bestean, erretiro partziala hartzekotan, erretiroa hartzeko data baino hiru hilabete lehenago. Gaia konplikatua da, eskema argi bat egiten saiatu gara. Hemen topatuko duzue erretiro mota desberdinen laburpena. Zalantzak badituzu, jarri LABekin harremanetan.

A) ERRETIRO KONPROMISOA + IRAKATS AHALMENAREN + TUTORETZA-ORDUEN MURRIZKETA

2019/2020 ikasturteko bigarren lauhilekoaribegira, erretiro konpromisoarekin lotutako irakats ahalmenaren eta tutoretza-orduen murrizketak eskatzeko deialdiak bi dira, hartu nahi den erretiro motaren arabera (baldintzak betetzen badira, noski!):

A.1)     MUFACEko irakasle-ikertzaileentzat, 65 urte bete aurretik borondatezko erretiroa hartuko badute eta primaren ordez irakaskuntza ahalmenaren eta tutoretza-orduen murrizketa eskatu nahi badute. MUFACEkoa bazara eta 55 eta 64 tarteko adina baduzu, hau izan daiteke zure aukera (deialdia).

A.2)     Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko irakasle-ikertzaileentzat (funtzionario zein lan-kontratudun, finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak), erretiro arrunterako edo aurre erretirorako adina betetzean erretiratuko badira (deialdia). Hau da:

  • Erretiro arruntaren kasuan,erretiro adina 65 – 67 adin tartean kokatzen da, kotizatutako urteen arabera (ikusi esteka).
  • Aurre erretiroa, erretiro arrunterako dagokizun adina baino bi urte lehenagotik eska dezakezu: 37 urte kotizatuak badituzu 63 urterekin har dezakezu, 35 urte kotizatuta izanez gero, 63 urte + 10  urte bete behar dituzu (esteka)

A.3)     Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak lanaldi osoko kontratuan) (deialdia). Erretiro partzialerako adina progresiboki doitzen doa eta gutxienez 33 urtetako kotizazioak bermatu behar dituzte (ikusi esteka).

Gogoratu irakaskuntza ahalmenaren eta tutoretza-orduen murrizketak erretiro data baino 5 urte lehenagotik har daitezkeela eta ez direla bateragarriak erretiro primak jasotzearekin. Zure hautua irakats ahalmenaren eta tutoretza-orduen murrizketak badira eta bete-betean disfrutatu nahi badituzu, eskaera garaiz egin behar duzu. Horretarako, zure erretiro-adina eta baldintzak ezagutu behar dituzu.

B) ERRETIROA + PRIMA

Irakats ahalmenaren murrizketen ordez erretiro-primak eskatzeko hautua egin dutenek honelako deialdi hauek dituzte:

B.1.) Borondatez aurre-erretiroa hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (karrerako funtzionario, lan-kontratudun finkoak, edo egonkorrak diren), 2020an 60-64 urte izango diztuzten karrerako funtzionario, lan kontratadun finkoak eta egonkorrak direnek eta 63 eta 64 urte bitartean izango dituzten lan kontratadun finko eta egonkorrek baldin eta izateko eskubidea baldintzak betetzen dituzten  (deialdia).

B.2.)       Txanda kontratuaren bidez erretiro partziala hartuko duten irakasle-ikertzaileentzat (lan-kontratudun finkoak, egonkorrak edo UPV/EHUren zerbitzura plaza hutsetan 6 urtetik gora daramatenak lanaldi osoko kontratuarekin), 4 hileko ordainsaria jasoko dute kalte ordainetan, erretiro partziala hartzeko adina 61 urte eta 10 hilabetekoa edo 62 urte eta 8 hilabete izateko eskubidea badute (deialdia). Eskaera erretiro partziala hartu baino 3 hilabete lehenago egin beharko dute.