Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko sinadura bilketa abian da

UPV/EHUko irakasle talde bat eta euskal gehiengo sindikala datorren urriaren 1ean Katalunian ospatzekoa den errenferendumarekiko elkartasun-adierazpena bultzatzen ari dira.Adirazpenean, Kataluniako Gobernuak zein Parlamentuaren gehinego zabalak deitutako erreferenduamaren legitimitate demokratikoa aldarrikatzen dute eta hango jendarteak Estatu propioa izatearen inguruan galdekatua izateko duen gogoa azpimarratzen dute sinatzaileek.

Aurrekoarekin batera, PPren gobernua salatzen dute, ‘PSOE eta Ciudadanos alderdien konplizitateaz baliatuz, erreferendum hori bitarteko oro erabiliz eragotzi nahi duelako, emaitzei beldurra dielako’. Diotenez, Urriaren 1ean, ‘erabakitzeko bere eskubidea burutzea nahi duten Kataluniako herritarren eta eskubide hori eragotzi nahi duen Estatuaren arteko talka gertatuko da’, hori izanik Kataluniaren aldeko beraien elkartasunaren jarreraren arrazoia.

Horregatik ere deitoratzen dituzte erreferendumaren aurrean agertutako bi jarrera:  ‘hitzez herrien autodeterminazioaren alde egonik ekintzez erakusteko aukera agertzen den honetan, Estatuak eragindako berme ezaren erantzunkizuna demokratei leporatuz, atzera egiten duten horien koherentzia eza’ eta ‘Eusko Jaurlaritzaren elkartasun eza, (…) Rajoyen gobernuarekin egindako akordioak PPko gobernua sendotu eta Kataluniako instituzio demokratikoak ahultzen dituztelako’.

Gainera, ‘erreferendum horren alde deituko diren mobilizazioekin bat’ egiten dute: Bartzelonan bertan, iraileko 11ko Diadako deialdiarekin eta, bereziki, Euskal Herrian  Gure Esku Dagok irailaren 16rako Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde Bilbon deitutakoarekin.

Manifestu honen bultzatzaile Mila Amurrio, Helena Franco, Pedro Ibarra, Petxo Idoiaga, Ane Larrinaga, Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia eta Ramon Zallo UPV/EHUko irakasle eta irakaslea ohiak azaltzen dira, euskal gehiengo sindikalaren Garbiñe Aranburu (LAB), Biktor Galarza (HIRU), Alazne Intxauspe  (Etxalde),  Txiki Muñoz (ELA),  Txejo Ortega (ESK) eta   Ana Pérez (STEILAS) ordezkariekin batera.

Haien helburua ahalik eta sinadura gehien ahalik eta epe laburrenean (irailaren erdialdera arte) batzea da. Horretarako webgune honetan erakutsi daiteke atxikimendua.