LABek bat egiten du UPV/EHUn pribatizazioen kontrako plataformarekin

Egun, Hezkuntza eta Osasungintza dira pribatizatzeko arriskuan dauden sektore publiko nagusiak. UPV/EHUn, aspalditik ari dira Informazio eta Komunikazio Teknologien zerbitzuak pribatizatzen. Oraingoan, irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonal eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365era migratzeko asmoa du UPV/EHUko zuzendaritzak. Hau da, UPV/EHUko komunitatearen korreo elektroniko guztiak UPV/EHUko zerbitzari publikoetatik Microsoft-enak diren zerbitzarietara. Edo bestela esanda, UPV/EHUko “hodeitik” Microsoft-en “hodeira”.

Erabaki honek informatikako zerbitzuen pribatizazioan beste pauso bat izateaz gain, unibertsitateko kideen datu pertsonalen pribatutasuna arriskuan jarriko du. Horregatik, LABeko sail sindikalak adierazpenarekin bat egiten du, non UPV/EHUko zuzendaritzari proiektu hori bertan behera utzi eta IKTko zerbitzuen kudeaketa publiko baten alde egin dezan eskatzen zaion.

Adierazpenaren edukia eta sinatzeko orria blog honetan aurkitu ditzakezu:

https://pribatizazioaristop.wordpress.com