LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu du

Print Friendly, PDF & Email

Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak gaur goizeko 8:00etarako El Dueso espetxearen aurrean deituta zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak dakarren gehiegikeria eta babesgabetasuna azaleratzen du honen Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainiako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratikoa besterik ez du erakusten. 

Hala ere, ihesbide administratibo guzti hauek ez dira gai izango Rafa Diezek merezi duen harrera jasotzeko. Aipatutako elkarretaratzea ezinbestean bertan behera gelditu denez, hemen duzue gaurko egunari begira prestatutako egitaraua:

* Familia, lagun, Kike eta harekin egon nahi duen oro El Duesoko espetxearen atarian izango gara Rafa askatu zai.

* Segidan Euskal Herrira abiatuko gara eta gure herriko lehen herrian geratuko gara, Muskizeko Pobeña auzoan. Bertan, LABek elkarretaratze-ekitaldia antolatuko du goizeko 11.45etatik aurrera adierazpen askatasunaren alde eta euskal preso guztiak etxera ekar ditzaten aldarrikatuz.

* Arratsaldeko 19:30etan Lasarten ekitaldia izango da, LABek deituta hau ere.