LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu


Gaur eguerdi partean, UPV/EHUko LAB sindikatuak datorren martxoaren 26an izango diren hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu unibertsitatearen Erregistro Orokorrean.

LAB sindikatuak lan kontratudun IRIen alorrean eta funtzionarioenean zein AZPko alor bietan ere aurkeztuko ditu hautagaitzak. Guztira, 150 EHUkide aurkeztuko dira LABen zerrenda ezberdinetan: 96 Irakasle eta Ikertzaileen zerrendetan eta 54 Administrazio eta Zerbitzuetako zerrenda bietan.

Hautagaitzak osatzerakoan sindikatuak honako irizpide hauek kontuan hartu ditu: genero oreka gordetzea, Campus guztietako ordezkaritza izatea, adin-aniztasuna, eskala edota ikastetxe ezberdinetako ordezkariak izatea eta ohiko LABkideak eta aurpegi berriak sartzea.

Hori horrela, Mila Amurrio, Iñaki Etaio, Yolanda Jubeto, Jon Ander Elorriaga, Olaia Martínez eta Jon Azkune dira lan kontratudun IRIen hautagaitzan doazen lehen sei kideak. Funtzionarioei dagokienez, honakoak dira lehen lekuetan doazen hautagaiak: Jose Mari Zendoia, Helena Franco, Fernando Baceta, Mamen Hernández, Txus Ortells eta Ester Zuza.

Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari dagokionez, lan kontratudunen alorrean Ibon Igartua, Irati Miguel, Gorka Arretxe, Dorleta Guzmán, Jon Lejarreta eta Agurtzane Ugalde dira lehen zerrendakideak. Funtzionarioen kasuan Oskia Agirre, Gabi Elkoroaristizabal, Maite Urtiaga, Aitor Ahedo, Deñe Larrabeiti eta Txente Rekondo dira lehen sei lekuetan azaltzen diren zerrendakideak.


Info +

Lan-kontratudun IRIak   Zerrenda Osoa

IRI funtzionarioak   Zerrenda Osoa

Lan-kontratudun AZPak   Zerrenda Osoa

AZP funtzionarioak   Zerrenda Osoa